Egilea: Eider Renteria
Autor: biotzf
-
Ekainak 1: Alanis Morissette
Egilea: Maialen Gorordo
Alanis Nadine Morissette 1974ko ekainaren 1ean jaio zen Ottawwan. Abeslari, gitarra-jole eta antzezlea da. Dagoeneko 16 sari Juno eta 7 Grammy irabazita ditu, bi “Golden Globe” sarietarako izendatua egon da eta baita be Oscar baterako.
Sopranoa da eta “Jagged Little Pill” deitutako bere hirugarren albumari esker, historiako salmenta gehiendun abeslari moduan kokatu da. Album horren 33 milioi kopia inguru saldu dira mundu guztian zehar, oso arrakastatsua izanez.
2002an NBEk emondako “Tolerantzia orokorrak” saria jaso zuen bere tolerantzia sustapenean lan handia burutzeagatik.
50 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osotik.

-
Maiatzak 31: Marin Marais
Marin Marais, konpositore Frantziarra, 1656ko maiatzak 31ean jaio zen eta 1728ko abuztuak 15ean hil zen.
600 obra baino gehiago konposatu ditu, biola intrumentuan jotzeko (bost liburutan banatuta); gortean ere egin zuen lan, Frantziako Luis XVI. rentzat, postu horretan nabarmentzeagatik 1679 an “ordinaire de la chambre du roi pour la viole” titulua lortu zuen, titulu hori 1725arte gorde zuen.Operak eta hirukoteak ere konposatu ditu.

-
Maiatzak 30: Antonio Flores
1995eko maiatzaren 30ean, Antonio Flores konpositore eta abeslari madrildarra hil zan, bere ama Lola Flores hamalau egun arinago hil zalarik.Pop-rock estiloko kantautore honen abestiak maitasunez, bizipenez, malenkoniaz eta poesiaz beterik dagoz.
Gitarrajole trebea, txikitarik musikaz inguratuta bizi zan :bere aita, Antonio González “El Pescaílla” gitarrajolea zan, ama Lola Flores “La Faraona” abeslaria, dantzaria eta aktorea; eta arreba biak Lolita eta Rosario Flores abeslariak.
Azken kontzertua Iruñean emon eban, hil orduko lau egun arinago.


