Autor: biotzf
-
Maiatzak 28: Leopold Mozart
Egilea: Jareen Duran
Leopold Mozart 1719ko azaroaren 14ean jaio zen, eta 1787 ko maiatzaren 28 an hil zen. Konpositorea zan eta biolina jotzen ikasteko metodo bat idatzi zuen. Anna maria Pert-ekin ezkondu zen eta bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen. Bost haurtzaroan hil ziren eta beste biak Wolfwang Amadeus eta Maria Anna ziren.
Leopold-ek seme-alabei bere denbora guztia eskaini eutsen, konposizioa alde batera utziz.

-
Maiatzak 26: Stevie Nicks
Egilea: Ainhoa Castrillo
Stevie Nicks 1948ko maiatzaren 26an Arizonan jaiotako abeslari eta konpositore estatu batuarra da. Abeslari hau oso ezaguna izan zan batez ere Fleetwood Mac izeneko talde baten jardun ebalako.
Stieve Nicksek rock generoa lantzen dau. Berak Fleetwood Mack taldearekin album batzuk sortu ebazan: Rumours, Tusk, Mirage, Tango in the Night… Baina bakarlari bezala beste album honeek: Bella Donna, The Wild Heart, Rock A Little…
Rock abeslari hau, txikitatik hasi zan abesten. Bere aitona abeslaria zan, baina famatua izan ez arren, abesten erakutsi eutson. Horren ostean 16 urterekin gitarra bat oparitu eutsien eta handik aurrera abestiak konposatzen hasi zan.
Bere abestietako bat Edge Of Seventeen da:

-
Maiatzak 24: Lehenengo Eurobisio lehiaketa
Egilea: Maitane Begoña
1956ko maitzaren 24ean lehenengo Eurobisio lehiaketa egin zen, eta Lys Assia abeslariak irabazi zuen.Lehenengoko eurobisio festibala, bere herrian izan zen, Lenzburgon, Suitzan eta berak hori saria irabazteko bere bi kanta famatu abestu zituen, batak “Refrain” eukan izena eta besteak “Das altl Karussel”.
Lysa oso ezaguna da mundu guztian baina gehien bat, Alemanian, Austrian eta bere herrian Suitzan, noski. Berak gogoko zituen abestiak abestea maitasunezkoak ziren, oso abesti astiroak eta politak, 50 eta 60 garren urtekoak.
Bere abesti famatuenak honako hauek dira: “Oh Mein Papa””Ein kleiner goldner Ring”, “Refain”,”Das alte Karussell”, “Holland Mädel”, “Jolie Jacqueline”, “L’enfant que j’étais”, “Giorgio”, “C’était ma vie”, eta “All in your head”.

-
Maiatzak 22: Federico Sopeña
Egilea: Irati Albizu
Federico Sopeña Ibáñez 1917-ko urtarrilaren 25-ean jaio zen Valladoliden, eta 1991-ko maiatzaren 22-an hil zen Madrilen. Hau, arte historialari, musikologo, filosofo eta museografo espainiarra izan zen.
Bilbon hezitua, estetika eta musikologia irakaslea izan zen Madrilgo kontserbatorioan, non zuzendari ere izan zen.
1958an Espainiako Errege Akademian sartu zen eta, ondoren, General Music komisarioaren kargua eman zioten eta Prado Museoko zuzendari izendatu zuten.
Musika historialari handia, ikertzaile, kritikari eta humanista batez ere, Sopeña egilea zen.

