Autor: biotzf
-
Maiatzak 20: Dietrich Fischer-Dieskau
Egilea: Iraide Ormaza
Dietrich Fischer-Dieskau, 1925ko maiatzaren 28an jaio zan Berlinen, eta 2012ko maiatzaren 20an hil zan. Bera alemaniar opera abeslaria eta baritonoa izan zan. Hermann Weissenbornekin egin zituen kantu ikasketak Berlinen. Horren ondorioz bere lehen kontzertua Friburgon eman zuen 1947an.Berlingo operan ere abestu zuen 1948. urtean. Bere ahalegin gehienak Alemaniako “liedari” eskaini dizkio, nahiz eta maisutasun handia erakutsi musika barrokoan eta erromantikoan.

-
Maiatzak 18: Elvin Jones
Egilea: Maialen Jimenez
Elvin Jones Estatu Batuetako jazz bateria-jotzailea izan zen. Pontiac-en jaio zan 1927 an, eta 2004ko maiatzak 18an hil zan.Hainbat taldetan jo ondoren, 1955ean Charlie Mingusen taldean sartu eta New Yorkera joan zan. Han, free jazz estiloari ekin zion.
Geroago, bere taldea sortu zuen, Joe Farrell (saxoa) eta Jimmy Garrison (kontrabaxua)-kin batera.
Jazz modernoak izan duen bateria-jotzailerik ospetsuenetariko bat da. Erritmo-sistema luze eta irekiak erabiltzea izaten eban ezaugarri.

-
Maiatzak 16: Laura Pausini
Egilea: Pablo Gurumeta
Laura Pausini abeslari italiarra da, 1974. urteko maiatzaren 16an jaiotakoa. 1993an egin zen famatu San Remoko abesti jaialdiari esker.
Italieraz, gazteleraz, portugesez, ingelesez eta frantsesez abestu du eta oraindik ere hizkuntza horietan abesten jarraitzen du.
Bere balada eta maitasun abestiengatik da batez ere ezaguna, baina beste gai batzuen inguruan ere abestu du, adibidez: pobrezia, arrazakeria eta gerrari buruz.
Abeslari italiar garrantzitsuenetakoa da gaur egun, mundu osoan zehar oso ezagun egin dena, batez ere, Europa eta Latinoamerikan. 15 urteko ibilbidean 45 milioi diska baino gehiago saldu ditu mundu guztian.


