Autor: biotzf
-
Maiatzak 15: Mike Oldfield
Arrakasta 1973an Tubular Bells album eta 1983an “Moonlight Shadow” singleei esker lortu zuen.

-
Maiatzak 12: Antonio Vega
Antonio Vega Tallés 2009ko maiatzaren 12an hil zen Majadahondan, 51 urterekin (1957ko abenduaren 12an jaio zen Madrilen). Gitarra eta armonika jotzen zituen (abesteaz gain), pop eta rock generoetan batez ere.Bere lehengusua zen Nacho García Vegarekin “Nacha Pop” taldea osatu zuen. Musika talde hau espainia osoan oso famatua bihurtu zen, batez ere bere disko batekin eta disko horretako izen berdineko abestiarekin: “La chica de ayer”. Izan ere, abesti hau Rockdelux eta Rolling Stone (espainiako edizioa) albistegiek espainiako pop abestirik garrantzitsuenetariko bat zela esan zuten. El Canto del Loco, Enrique Iglesias, Undershakers, Gigolo Aunts,… taldeek abesti honen bertsioak egin zituzten.

-
Maiatzak 11: Bob Marley
1981eko maiatzaren 11ean Bob Marley, abeslari eta konpositore jamaikarra, 36 urtegaz hil zan, minbiziaren ondorioz.The Wailers ska, rocksteady eta reggae taldeko kantari, gitarra jole eta konpositore nagusia izan zan.
Reggae musikari ezagunena da, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutaraziz.
Bera hil eta hiru urtera argitaratutako abesti bilduma, Legend (1984), gehien saldutako reggae albuma da, AEBtan platino diskoa 10 aldiz eta mundu guztian 20 milioi kopia salduta.

-
Maiatzak 9: Eurobisio lehiaketa
1987ko maiatzaren 9an, Seán Patrick Michael Sherrard abeslariak, Johnny Logan legez ezagutuak, “Hold Me Now” abestiarekin, Iralandaren eskutik Bruselasen ospatutako Eurobisio lehiaketaren XXXII edizioa irabazi zuen.Horrela, Irlandar nazionalizatutako abeslari eta konpositorea, berriro ere, Europa mailako musikaldi garrantzitsuenaren garaile bilakatu zen.

-
Maiatzak 8: Hugo Alfvén
Egilea: Iker Bermeosolo
Hugo Alfvén, 1872 ko maiatzaren 1 ean jaio zen eta 1960ko maiatzaren 8 an hildako konpositore , orkestra zuzendaria eta biolinjole suediarra da.1887 tik 1891 . urtera arte Estocolmo- ko kontserbatorioan egon zen biolina ikasten, eta Opera Errealean jotzen ateratzen zuen bizia.
Urte batzuk geroago Bruselasen biolina jotzeko teknikak ikasi ondoren, bizitza osoa eman zuen alde batetik bestera bidaiatzen.
Bere ibilbidean zehar musika instrumentala, bokala eta antzerkirakoa idatzi zuen.
Bideoa: Swedish Rhapsody N° 1

