Autor: biotzf
-
Apirilak 29: Hair
1968ko apirilaren 29an “Hair” musikala estrenatu zan.Opera beat honek arrakasta handia lortu eban eta oraindik hainbat antzokietan antzezten da.
1960ko hippie kulturaren inguruan oinarrituta dago, maitasuna, bakea, sexu-askea eta drogak aldarrikaturik.
Nahiz eta jende askok musikala ezagutu ez, abesti batzuk oso famatuak dira mundu osoan: “Aquarius” eta”Let the sunshine in” esaterako.

-
Apirilak 30: Akon
1973ko apirilaren 29an, Aliaune Badara Akon Thiam jaio zan Missourin. Jatorriz senegaldarra da.Hip hop eta R&B abeslaria da, konpositore, raperoa eta musika produktoreaz gain.
2004an, bere lehen diskako “Locked up” singleagaz arrakasta itzela lortu eban.
Bigarren diskako “Smach that” singleagatik Grammy sarietarako izendatua izan zan.
Michael Jacksonen miresle aitortua da.
Pop errege eta erreginagaz ( MJ eta Madonna) abestiak eta remixak egin dauzan artista bakarra da.

-
Soinu bandak (DBH 2)
Hirugarren neurketan soinu bandak ikusiko doguz, eta SLIDEBEAN baliabidea erabiliz, aurkezpen bat burutuko dozue.
SCHOOLOGY-n daukazuez behar dozuezan argibide guztiak jarrita.
Hemen dozue nik eginiko adibidea:

-
Apirilak 28: Beat it
1983ko apirilaren 28an, Bilboard musika aldizkari beteranoak Michael Jacksonen “Beat it” abestia bere ranking zerrendako lehen postuan jarri eban.Abestia “Thriller” diskan (1982) agertzen da, Jacksonen albumik ospetsuena, 59 milloi diska saldurik.
“Beat it” grabatzeko, Michael Jacksonek Eddie Van Halen kitarrajole famatuaren laguntza izan eban.


