Apirilak 25: Ella Fitzgerald

Abeslari amerikarra, 1917ko apirilaren 25ean jaio zan eta 1996ko ekainaren 15ean hil zan.

Jazz estiloaz gain, swing, blues, bossa nova, samba, gospel, calypso eta pop musika motak ere landu  dauz.

Hamairu Gramy irabazitako emakume honek ahots zoragarria eukan, hiru zortziduneko hedaduraz.

Hamasei urtegaz, eta bere amak animatuz, dantza lehiaketa batera aurkeztu zan. Oholtza gainean jarri zanean, dantzatu beharrean abesten hasi zan, urduritasunaren eraginez. Dantza egitea ere lortu eban, lehiaketa irabaziz.

Horrela hasi zan “Lady Ella“ren istorioa musika munduan.


Apirilak 21: Iggy pop

James Newell Osterberg Jr. (Iggy Pop) Muskegonen( Michigan), 1947ko apirilaren 21ean jaiotako punk rock abeslari estatubatuarra da.

70. hamarkadan Iggy, The Stogges taldearen buru bihurtu zen, eta taldea bere bihurrikeriengaitik ospetsua egin zen.

1968. urtean Iggyk bere lehen diska atera zuen, arrakasta handirik gabe. Hala ere, diska honek eragin handia izan zuen punk musikaren munduan.

Azkenean, taldea heroinaren erruz apurtu egin zen. Hurrengo 30 urteetan Iggyk bost diska ezberdin atera zituen bakarlari moduan, “Blah, Blah, Blah” eta “Zonbie” euren artean.

2003an The Stooges-eko taldekideak barriro batu ziren eta euren azken gira mundiala egin eben.

Hau bere abesti famatuena da:


Apirilak 14: Edgardo Donato

donatoEgilea: Itsaso Urresti

Edgardo Donato, 1897ko apirilak 14ean jaio zan Buenos Airesen, eta 1963ko otsailaren 15ean hil zan.  Orkestra zuzendari, konpositore eta biolinjole argentinarra izan zan.

Zortzi urtetik aurrera musika ikasten hasi zan, lehenengo bere aitagaz eta ostean Franz Liszt konserbatorioan ikasi eban, Camilo Guicci maisuagaz. 18 urte betetzean, musikaria izatea erabagi eban.  Lau urtez musika lirikoa lantzen egon zan bere aitarekin batera biolinjole moduan. Handik gitxira Carlos Warren orkestra zuzendariaren orkestran jotzen hasi zan. Era berean, Eduardo Arolas-en orkestran ere jotzen eban eguenetan.

1927an Roberto Zerrillogaz batera orkestra bat sortu eban. 1930ean bere orkestra eratu eban eta hortik aurrera beste estilo bategaz hasi zan, bakarlariak nabarmentzen hasi ziran eta konposizioak gero eta alaiagoak izaten hasi ziran.


Apirilak 13: Ludvig Irgens-Jensen

Egilea: Ane Tuñez

ludvig-irgens-jensen1894ko apirilak 13an Paul Ludvig Irgens-Jensen jaio zen, eta 1969ko apirilaren 11an hil zen.

Paul konpositore noruegarra izan zen. Nils Larsenegaz  ikasi zuen piano jotzen, filologia ikasten zuen aldian.

Bere lehen konposizioa 1920an egin zuen. Bere obretariko batek, Heimferd izenekoak, sari nazional bat irabazi zuen eta oso ospetsua egin zen Noruegan.

Bigarren Mundu Gerra bitartean konposizio asko egin zituen testu patriotikokin.

Bere obreetariko batzuk hauek dira:-Passacaglia-Der Gott und die Bajadere-Pastorale Religioso-Canto D`omaggio-Japanischer Fruehling,…