Egilea: Leire Etxebarria
Autor: biotzf
-
Apirilak 3: Sebastian Bach
Bere abizenari buruzko zurrumurru batzuk egon ziren baina Bierk izaten jarraitzen du legalki, Bach bere izen artistikoa izanik.

-
Apirilak 1: Sergio Rivero
Egilea: Lorena Cortijo
Sergio Rivero 1986ko Apirilaren 1ean Gran Canarian jaiotako abeslari famatua da. Bere abesti gehienak pop estilokoak dira, beste batzuk aldiz, baladak dira. 2005ean hasi zuen bere musikari ibilbidea eta gaur egun ere abeslari lanean ari da.
“Operación Triunfo” izeneko abeslarien lehiaketa bati esker da hain famatua. Lehiaketa honetara, hainbat abeslari joaten ziran haien ahalmen musikalak erakustera. Gero astean behin, gala bat eginez haien asteko lana erakusten zuen, hau da, abesti bat abesten. 2005eko Operación Triunfo Sergiok irabazi zuen, eta hortik aurrera album bat grabatu zuen, aurreko edizioetako irabaleak bezala: Rosa Lopez, Ainhoa Cantalapiedra, Vicente Seguí, Lorena Gomez, Virginia Labuat eta Mario Álvarez.
Sergio Riveroren abestietariko bat hau da, “Dulce y eterno” deiturikoa:

-
Martxoak 31: Haydn
Egilea: Ainhoa Castrillo
Franz Joseph Haydn 1732ko martxoren 31an Vienan jaio eta 1809ko maiatzaren 31an Vienan hill zan konpositorea da.Klasizismo garaiko konpositore ospetsuenetariko bat izan zan, izan ere, sinfoniaren eta hari laukotearen aitatzat hartzen eben. Horrez gain opera ere landu eban.
Txikitatik Vienako katedraleko koruan kantari ibili zan, baina berak ez eban musika heziketarik inorengandik hartu, alegia, beste konpositore batzuen obretatik asko ikasi eban.
Bere lan nagusietariko batzuk honeek izan ziran: 104. sinfonia, 83. hari-laukote, 52. klabezin-sonata…
Hona hemen 104. sinfonia

-
Martxoak 30: Frankie Laine
Egilea: Janire Blanco
Frankie Laine, 1913-ko Martxoaren 30-ean jaio eta 2007-ko Otsailaren 6-an hildako abeslari estatubatuarra izan zen. “Sr. Ritmo” izenondoarekin ezagutzen zen ere.
Fama handia izan zuen 40. eta 50. urteen artean. Bere lehen arrakasta, 1947. urtean izan zen “That’s My Desire”-ekin. Arrakasta horren ondoren beste batzuk etorri ziran: That Lucky Old Sun, Swamp Girl, Cry ofthe Wild Goose eta Mule Train.
60 abesti baino gehiago jarri zituen arrakasta gehienetarikoen zerrendan. Beste artista batzuekin hartu zuen parte: Doris Day, Easy Riders, Four Lats eta Jo Staffond-ekin, besteak beste.

-
Martxoak 29: Carl Orff
Egilea: Maitane Begoña
Carl Orff, Munich, Alemanian jaio zen 1895 eko Uztailaren 10 ean, eta Ibidemen hil zen 1982 ko Martxoaren 29 an. Musikalari aleman oso famatua zen.Municheko musikari oso famatua zen eta akademian egiten zituen musika ikasketa guztiak.
Kaminski musikagilearekin osatu zituen bere egin beharreko gauzak. Zuzendari lanetan ere egon zen Munich, Mannhein, eta Darmstaden.
1937an, Monteverdiren opera batzuetan lan egin zuen, eta urte hartan bere lanik famatuena idatzi zuen : Carmina Burana (Erdi Aroko poema goliardioak).
Ondoren, greziar antzerkietan ere oinarritu zen eta honako hauek idatzi zituen: Der Mond, Die Kluge, Ludus de nato leases, Comoedia de Krhisti…
1924. urtean, Dorothee Ghunterrekin batera, dantza oso famatu bat egin zuten eta musika eskola bat ere sortu, bertan, perkusioa eta mug¡meduen bidez musika irakasteko era berriak bultzatuz.

