Autor: biotzf
-
Ahotsa Kids
3. neurketan ahotsari ekingo dautsagu gogor, eta artista paregabeak bihurtuko gara.
Aukeratu abesti bat, ondo prestatu eta gelan abestu!
Hemen dozuz karaoke aukera bi, baina zeuk nahi dozuna erabili daikezu. Kontuan hartu oinarrizko ahotsa ez dala entzun behar, edo oso baxu egon behar dala.
Danok abestera!

-
Martxoak 27: Fergie Duhamel
Egilea: Irati Albizu
Fergie Duhamel, 1975. urteko Martxoaren 27an jaio zen abeslari eta antzezlari estatubatuarra da. Horretaz gain, Fergie, dantzaria, ahotz antzezlaria, konpositorea, modeloa, moda diseinatzailea, musika ekoizlea eta filantropoa ere bada.Bere antzezte karrera marrazki bizidun batzuei bere ahotza emanez hasi zuen.Fergiek, beti izan zuen bere helmugatzat musika eta bereala batu zen “Wild Orchid” izeneko talde batera. Taldeak, bere album berria kaleratu zuten 1997-an, baina taldeak ez zuen asko iraun eta banatzea erabaki zuten.
Bere aurreko taldea deuseztu ondoren, will.i.am ezagutu zuen eta segituan “Black Eyes Peas” taldean sartu zen. Hortik haurrera hainbat album kaleratu dituzte.
Baina 2006-an, Fergiek, bere bakarkako karrera musikala hasiko zuela iragarri zuen, eta 2006-ko Irailaren19-an, bere lehen diskoa kaleratu zuen. Disko horretako abesti bat “Fergalicious” da.

-
Martxoak 26: Diana Ross
Diana Ross, abeslari eta aktore estatubatuarra, Detroiten jaio zan 1944ko martxoaren 26an.The Supremes taldeko kidea izan zan, ospe handia lortuz 60. hamarkadan.
1970. urtean bakarlari moduan hasi zan, 70. eta 80. hamarkadetan emakumezko pop abeslaririk arrakastatsuenetarikoan bihurtuz.
Lady sings the blues filmagaz Oscar bat irabazteko proposatua izan zan.
1993an Guiness errekorren liburuan agertu zan, emakumen artean, sasoi guztietako artistarik ospetsuenalez.
Berrogeita bost urteko ibilbideagaz, 100 miloi kopi baino gehiago saldu dauz mundu guztian.

-
Martxoak 25: Elton John
Egilea: Iraide Ormaza
Elton John, 1947 ko martxoaren 25an jaio zan Inglaterran. Pertsona famatu hau, kantari, musikagile eta piano jotzailez ezagutzen da.Hamazazpi urterekin, Bluesology izeneko talde baten sartu zen.
1970-1980 urteetan, ospe handia izan zuen.
Egungo musikan, abeslaririk ospetsuenetarikoa da.


