Martxoak 12: Liza Minelli

Liza Minelli, aktore eta abeslari estatubatuarra, Los Angelesen jaio zan 1946ko martxoaren 12an.

Cabaret filmagaz nazioarteko arrakasta lortu eban 1972an, Oscar saria eskuratuz. Hala ere zuzeneko ikuskizunekaitik da ospetsuagoa, bai musikalakaitik bai errezitaldiakaitik, eta Broadway-eko hiru Tony irabazi dauz.

Lortu dauzan beste sari batzuen artean: Emmy bat, urrezko Globo bi, BAFTA britaniarra eta Grammy Legend Award bat.

Vicente Minelli film zuzendaria eta Judy Garland abeslari eta aktore ospetsuen alaba da. Bere gurasoek ere Oscar bana irabazi ebien, munduko famili bakarra izanik hau lortzen. Horrez gain, bakoitzak bere izarra dauka Hollywood-en.


Martxoak 2: Jon Bon Jovi

Jon Bon Jovi 1962ko martxoaren 2an jaio zen Perth Amboy-en, Nueva Jersey.

Musikari, actore, konpositore eta kantautor italoamerikanoa da. Bere izen osoa John Francis Bongiovi Jr. da, baina denok ezegutzen dogu Jon Bon Jovi izenarekin.

2009.urtetik “Songwriters Hall of Fame”-aren parte da, Richie Sambora bere talde lagunarekin .
Bere influentziarik handienetarikoak Bruce Springsteen, Bob Dylan eta Aerosmith dira.

Arena Football League-ko talde baten jabe da, Philadelphia Soul taldearena hain zuzen ere.

Bere gurasoak honeek dira: ama, Carol Sharkey dd, playboy-eko lehenengotariko untxitxo bat, eta aita Frank Bongiovanni, hileapaintzaile bat, Jon Anthony frankiziaren fundatzaileetariko bat.


Martxoak 1: Frédéric Chopin

Frédéric Chopin 1810eko martxoaren 1 ean Polonian jaiotako pianojole eta konpositorea da, eta Parisen hil zen 1849ko urriaren 17 an.

Pianorako lan asko egin ebazan: 57 mazurka, 27 estudio, 27 preludio, 21 nokturno, 20 baltse eta 17 polonesa. Bere modu artistikoa Mozartenarekin konparatu zuten, antzinako musikaren eragina duelako. Chopinek bere obretan pianoa bakarrik jotzen zuen, eta bere ibilbide artistikoa 1831 tik 1849ra iraun zuen, bere bizitzaren zati handi bat erromantizismoz irudikatuz.

Vartsobiako kontserbatorian zegolarik egin zituen bere lehenengo lanak. 19 urterekin Poloniako pianista nagusia zen.
Bere obrarik gehienak Poloniako herrietan zegozen inspiratuta.

Erromantizismoko pianojole handienetarikoa dogu, estilo barri baten sortzailea baita, Schummann-ekin eta Liszt-ekin batera.
Amaitzeko bere lan ezagunenak honeek dira: Étude in C minor, Vals minute, Piano sonata zb.2, Fantasie impromtu, besteak beste.