Autor: biotzf

  • Otsailak 15: Michael Praetorius

    Egilea: Naia Gonzalez

    PraetoriusMichael Praetorius Turingian jaio zan 1571eko otsailaren 15ean.

    Konpositore eta organista alemana izan zen.

    Familia luterano zorrotz baten jaio zen, eta horrek eragin handia izan zuen bere musikan. Bere aita Martin Luteroren ikaslea izan zen.

    Torgau eta Francfort del Older-en egin zituen bere ikasketak.

    Bere konposisiorik ezagunenetarikoa Dances from terpsichore da.


  • Otsailak 14: Jules Massenet

    Egilea: Aitor Gofinondo

    massenetJules Massenet musikagile frantziarra zen (Montaud, Saint-Etienne inguruan, 1842 – Paris, 1912).

    Bere belaunaldiko frantses opera-egile nagusia da.

    A. Thomasen ikasle izan zen Parisko kontserbatorioan, eta 1878-1896 urteetan hango konposizio irakaslea.

    G. Charpentier, Koechlin, Leroux eta Enescu, besteak beste, ikasle izan zituen.

    Prevost-en eleberrian oinarrituz, Manon idatzi zuen, bere lanik famatuena, operataz bere maisutasuna erakutsiz eta arrakasta handia lortuz.

    Masseneten musika-lanetan lirismoa da nagusi, sentsualitatea eta antzerkirako gaitasun bikaina. Musika intzidentala, balletak, kantatak, orkestrarako lanak eta kantu ugari ere idatzi zituen.

    (Iturria: Wikipedia)


  • Otsailak 12: Tex Beneke

    Egilea: Jareen Duran

    tex benekeGordon Lee Beneke 1914ko otsailaren 12 an jaio zan, Fort Worth-en, Texas,  eta 2000ko maiatzak 30 ean hil zan Californian. 

    Jazz musikalari estatubatuarra zan, abeslaria eta saxofoi tenore jolea. Baita Big Band-eko zuzendaria ere.


  • Nire musika konposizioa

    Azken asteotan Musicshake eta Music Maker Jam baliabideak erabiliz, hainbat abesti konposatu dozuez, ordenagailuz, tablet edota mugikorrekin.

    Sasoia da maisulan horreek argitaratzeko, eta ahalik eta dotoreen izan daitezen aurkezpenak, beste zeregin bat aginduko dautsuet:

    • mp3 formatuan gorde aukeratutako abestia

    • behar dozuen beste aldiz entzun ondoren, zuen abestiagaz bat datorren gaia aukeratu: natura, paisaiak, monumentuak, hondartza, espazioa, animaliak,…. (imajinazioa erabili, mesedez)

    • gai horri buruzko argazkiak bilatu (10 gutxienez) eta gorde

    Hurrengo tutorialan dozuez oraindik aurrera jarraitu beharreko pausuak:

    ARGIBIDEAK

    Kidblog-ean ikusi daikezue nik eginikoa ;-)

     


  • Otsailak 11: Whitney Houston

    Egilea: Lorena Cortijo

    whitney houstonWhitney Elizabet Houston 1963ko abuztuaren 9an jaio zan Newarken (Nueva Jersey), eta 2012ko otsailaren 11ean hil zan Los Angelesen (California).

    Nahiz eta aktorea, konposagilea, ekoizlea, enpresaria eta modeloa izan ere, gaur egun abeslari modura ezagutzen da eskuarki.

    Musika munduan genero asko landu zituen, esaterako, R&B, soul, pop, blues eta gospel.

    Bere ahots izugarriagatik lortu zuen ospea abeslari honek, eta oraingoz inork ezin izan du berelako ahotsa izan.

    The New York Times-ek esan zuen, Withney Houston-ren ahotsak izugarrizko eragina izan zuela insdustria musikalean, baita gospel-soul-pop tradizioaren berpizkundean.

    Whitney-ren abestirik famatuenak I Always Love You, I Wanna Dance With Somebody eta It’s Not Right But It’s Okay dira.

    Hemen dozue lehen aipatutako abestirik famatuenetariko bat: