Otsailak 10: Ivri Lider

Egilea: Ainhoa Castrillo

ivri liderIvri Lider 1974ko otsailaren 10ean jaiotako Israeleko abeslari ospetsuenetariko bat da.

Abeslari hau instutuan hasi zen musika inguruan lanean eta berton sartu zen musika talde batean. Baita bere musika konposatzen hasi zan. Horrez gain, pop abestiak abesten dauz.

Beranduago, 1997an Helicón disketxeagaz sinatu eta jarraian lanean hasi zan bere lehen albumean. Album honen izena Melatefr Umeshake izan zan. Bere musika nahiko ospetsua izan zan garai horretan.Baita bere lanak nahiko ospetsu egin ziran Israelen batez ere, nahiko diska saldu ziran eta.

Lehen albuma grabatu ostean bi urte geroago hasi zen hurrengoarekin lanean. Horren ostean beste batzuekin ere.

Abesti honek Bo izena dau:


Otsailak 9: Joe Pesci

Egilea: Janire Blanco

joe pesciJoseph Frank Joe Pesci, 1943-ko otsailaren 9-an Netwark, New Jerseyn jaiotako aktore, umorista eta musikari estatubatuarra da.    

Honako filmetan parte hartzeagaitik da ospetsua: Raging Bull (1980), Once Upon A Time In America (1984), Lethal Weapon 2 (1989), Goodfellas (1990), Home Alone (1990), JFK (1991), A Bronx Tale (1993), Lethal Weapon 4 (1994), Casino (1995),…    

1988an, Michael Jackson-en Moonwalker filman parte hartu zuen, “Smooth criminal” izeneko atalean, hain zuzen ere.

1998an, Vincent LaGuardia Gambini Sings Just for You izeneko albuma kaleratu zuen, “Wise Guy” singlearekin.

1999an zinea utzi zuen eta musikara dedikatuko zela adierazi zuen. Broadway-eko Jersy Boys musikaleko ekoizleetariko bat da.

Gaur egun 71 urte ditu eta New Jerseyn bizitzen jarraitzen du.


Otsailak 8: Rosita Renard

Egilea: Maitane Begoña

rosita renardRosa Amelia Renard Artigas, Rosita Renard legez ezagutua,  Santiago de Chilen jaio zan 1894 ko otsailaren 8an, eta 1949ko maiatzaren 24an hil zan toki berberan.

Txileko pianista oso famatua zan. Joseph Renard Rosa eta Carmen Rosa Artigas Whiten alaba zan. Bere aita,  Rosak 5 urte zituela, etxetik joan zen bere familia alde batera utzita. Ordutik aurrera, Rosak bere bidea jarraitu zuen eta bere zuzendariaren heziketaz lortu zuen pianista handi bat izatea.

Neskak, baldintza tekniko apartak ikasi zituen, eta bere amaren laguntzaz 1902 an, musikako kontserbatorio nazionalean matrikulatu zan. 1908ko abenduaren16 an, diploma profesionala eskuratu eban pianista onena izateagaitik eta hurrengo urtean, National Theatre Kontserbatorioan agertu zan  lehen aldiz, bere gaitasun apartak erakutsiz. Horren ondorioz beka bat lortu eban ikasketak Alemanian jarraitzeko.


Otsailak 7: Joaquin Gaztanbide

Joaquin Romualdo Gaztanbide Garbaio, Tuteran, (Nafarroan) jaio zan, 1822ko otsailaren 7an eta 1870. urteko martxoaren 18an, Madrilen (Espainian) hil zan.

Erromantizismo garaiko musikagilea izan zen, zartzuela egilea izateagatik batez ere oso ezaguna izan zen eta guztira 44 zartzuela idatzi zituen.

Solfeo ikasketak jaioterrian hasi zituen, bertako katedralaren musikaria zen, Pablo Rublarekin.
1834an, 12 urte baino ez zituela, osabak Iruñera bidali zuen, Jose Gelbenzu eta Mariano Garciarekin piano eta konposatzea ikastera.
1842. urtean Madrilera joan zen, eta Maria Cristina kontserbatorioan ikasi zuen.
6 urte geroago Teatro Español de Madrid delakoaren orkestraren zuzendari izendatu zuten.
1856. ean Teatro de la Zarzuelako bazkide sartu zen, eta hango konpositore eta zuzendari ere izan zen.

(Iturria: Wikipedia)

Otsailak 6: Dan Balan

Egilea: Irati Albizu

dan balanDan Mihai Bălan, 1979. urteko otsailaren 6an jaio zen, eta abeslari, aktore eta konpositore Moldabiarra da.

Gaur egungo abeslaria da, eta “O-Zoen” taldeko burua izan zen. Orain “Balan” izeneko talde batean abesten dau.

Dan, Chisinaon jaiotakoa da, eta bere gurasoekin bizi izan zen 1995. urtera arte. Oso gaztetarik erakutsi zuen musikarekiko zaletasuna, eta 1992an bere gurasoek, lehen gitarra oparitu zioten, hortik aurrera rock musikan jarriz bere atentzio guztia.

Bere abesti batek Lendo Calendo du izena: