biotzf
Egilea: Maialen Jimenez
Franz Josef Degenhardt (Alemanian jaio zan, 1931ko abenduaren 3an, eta Alemanian bertan hil, 2011ko azaroaren 14an) alemaniar idazle eta musikagile izan zan.
1971. urtera arte Alemaniako Alderdi Sozialistako kide izan zen, eta 1978an Alderdi komunistako kide egin zen. Gero Quickbornera joan zen bizitzera, Hanburgotik gertu, eta literaturan buru-belarri murgildu zan.
Lehen diskoen bidez, burgesiaren aurkako balada abeslari gisa ezagutarazi zuen bere burua. 1986an eta 1988an Hego-mendebaldeko Irratiko abeslari onenaren saria jaso zuen.
(Iturria: Wikipedia)
Hona hemen bere kantu bat:
Egilea: Naia Iriarte
María Callas, edo Cecilia Sophia Anna Maria Kalogeropoulou , New Yorken jaio zan 1923ko abenduaren 2an, eta Parisen hil zan 1977ko irailaren 16an.
XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetariko bat izan zan. Gurasoak greziarrak ziren, baina 1923an Estatu Batuetara joan ziren bere bizitza bertan igarotzeko gogoz.
Musika ikasketak bukatu eta gero , 1947an ,opera abesten hasi zen. Lan egiten eban; Parisen, Chicagon, Milanen, eta oso abeslari famatuekin lan egin zuen, adibidez di Stefano, eta Kraus-ekin, gaztea zenean.
1974an, Maria Callasek azken emanaldia eman zuen eta erretiroa hartu zuen.


