DBH1: “Rico vacilón”

DBH1eko ikasleek “Rico vacilón” abestia grabatu dabe. Mª Jesús Camino andereñoaren blogetik hartu dogu abesti hau, eta egia esateko oso gustora prestatu dogu.

Oraingoz, txirulaz gain, saxo altoa eta klarinetearen laguntza ere izan doguz, Gari eta Imanoli esker. Baina hori gitxi ez bada, hamar neska ere animatu dira dantzatzera.

Hemen dozue bideoa, danok disfrutatzeko!

Azaroak 29: John Mayall

Egilea: Haizea Etxebarria

 mayallJohn Mayall gaurko egunean jaio zen Macclesfield-en, 1933.urtean.

Pop-rock eta blues-eko konpositore britaniarra da.

 1955. urtean bere lehen taldea egin eban, The Powerhouse Four eta, urte batzuk ondoren, The Bluesbreakers taldera joan zan, arrakasta handia lortuz.

 Diska eder ugari egin zituen The Bluesbreakers taldeak 60ko hamarkadan, adibidez “Bluesbreakers” izenekoa.

Azaroak 28: Jean Baptiste Lully

Egilea: Maider Erauzkin

LullyJean Baptiste Lully Florentzian jaio zen 1632.urtean, eta Parisen hil zen 1687an.

Musikagile frantsesa izan zen.

Bere benetako izena Giovanni Battista Lulli zen. 11 urte zituela Frantziara joan zen. 20 urterekin Luis XVI. gortean, biolinjolea eta ballet dantzaria bihurtu zen. Geroago orkestra bat zuzendu zuen. Gortearen lehenengo musikagilea izan zen. 1661.urtean Madeleine Lambert-ekin ezkondu zen.

Hainbat obra konposatu ebazan bere bizitzan zehar. Hainbat titulu irabazi zituen eta Parisko leku asko erosi zituen. Bere obrak tragikoak izaten ziren. Lully-k hainbat forma musikal sortu zituen. 1687. urtean hankan egindako zauri baten ondorioz hil zen Parisen.

(Iturria: Wikipedia)

Azaroak 27: Jimi Hendrix

Egilea: Maider Egiluz

jimi hendrixSeattle, Estatu Batuak, 1942ko azaroaren 27an jaio zan eta  Londresen 1970eko irailaren 18an hil zan, 27 urte bakarrik ebazala.

Musikari eta kantautore estatubatuarra izan zen. Rock musikaren historiako gitarrajole elektriko handienalez hartzen da eta XX. mendeko musikari garrantzitsuenetarikoa.

Lehen gitarra akustikoa 14 urterekin lortu zuen 5 dolarren truke. Atseden barik hasi zen jotzen eta bere kabuz ikasi eban, B.B. King edo Muddy Waters bezalako musikariei begira. Geroago ospetsuen munduan sartu zan eta hainbat aldizkarik jada munduko gitarrajolerik hoberena izendatzen eben.

    Inork ez daki ondo nola hil zen baina diote,  Michael Jeffery-ek hil ebala pirula eta ardoa hartzera bultzatu ebalako, Jimik egun batzuk arinago errepresentantea kalera bota nahi ebalako.  