Autor: biotzf

  • Azaroak 26: Sebastian Piana

    Egilea: Alejandra De Pablo

    pianaSebastian Piana (1903/11/26-1994/07/17)  musikagilea, orkestra zuzendaria eta pianista argentinar ospetsuak, tango generoa landu eban.

    Berak konposatutako tango famatuen artean “Milonga del 900″, “Milonga sentimental”, “Milonga triste”, “Viejo ciego”, eta beste hainbat aipatu daikeguz.

    Film batzuetako soinu bandak ere idatzi ebazan:  Sombras porteñas, Carnaval de antaño, He nacido en Buenos Aires, besteak beste.

     


  • Musika tailerra: Twist&Shout

    DBH4ko musika tailerrako ikasleek euren lehen lana argitaratu dabe, eta hemen dozue, “primizia” bezala guztiontzat!

    Musika tresnak eta gailu elektronikoak erabili dabez pop-rock taldea osatzeko, eta hainbat entsegu ondoren… VOILÁ!

    The Beatles talde famatuaren “Twist&Shout” abestia:


  • Azaroak 25: Kevin DuBrow

     

    Kevin DuBrow, abeslari estatubatuarra, 1955eko urriaren 29an jaio zan, eta 2007ko azaroaren 25ean hil zan.

    Hard rock eta Heavy metala lantzen ebazan.

    Quiet Riot taldeko kidea izan zan.


  • Azaroak 23: Miley Cyrus

    Egilea: Iker Bermeosolo

    Miley-cyrusMiley Ray Cyrus 1992 ko azaroaren 23an jaio zen Nashivillen, Tennesse.

    2006. urtean famatua egin zen abeslari eta aktore hau, Miley Stewart pertsonaia interpretatzeagaitik, Hannah Montana telesailean .

    2007. urtean bere lehen diska atera eban, “Meet Miley Cyrus”.

    2008ko uztailean bere bigarren albuma kaleratu eban, “Breakout”, eta urrezko globora nominatua izan zan.

    Bere autobiografiaren liburu bat idatzi eban 2009.urtean.

    2010. urtean bere hirugarren albuma plazaratu eban eta zortzigarren gelditu zan Billboard Hot 100eko zerrendan.

    Mileyk, bere ibilbide guztian zehar hainbat  Awards  sari irabazi dauz.

     


  • Azaroak 21: Francisco Tárrega

    Francisco Tárrega, konpositore eta gitarrajole espaniarra, Castellonen jaio zan 1852ko azaroaren 21ean, eta Barztelonan hil zan 1909ko abenduaren 15ean.

    Haurtzaroan gertatutako istripu bategatik ikusmen arazoak izan ebazan bizi guztian.

    1874ean Madrilgo kontserbatorian ikasten hasi zan, Emilio Arrieta konposizio irakaslea ebalarik.

    “Gitarrako Sarasate” legez ezagutzen zan bere birtuosismoagatik.

    1880an Parisen eta Londresen hainbat ekitaldi eskeini ebazan.

    1885ean Bartzelonara bizitzera joan zan.

    Bere konposizioak oso famatuak dira mundu guztian.