Autor: biotzf

  • Azaroak 16: Rodolphe Kreutzer

    Egilea: Mikel Romón

    kreutzerRodolphe Kreutzer 1766ko azaroak 16an jaio zan Versaillesen, eta 1831ko urtarrilak 6an hil zan Ginebran.

    Biolinista, maisu, konpositore eta orkestra zuzendari frantziarra izan zan.

    Bere aitak, musikari alemaniarra eta Versailleseko Kapera errealeko biolinjolea, biolina jotzen irakatsi eutson.

    13 urterekin berak idatzitako kontzertu bat interpretatu eban eta Alemania eta Italiara joan zan kontzertu batzuk eskeintzera.

    Leku garrantzitsu askotan lan egin eban,eta bere sasoiko biolinjole onenetarikotzat hartzen da.

    Beste biolinjole bigaz Frantziako biolin eskola sortu eban.

    40 opera inguru, 19 biolin kontzertu, 3 sinfonia eta biolin eta baxuarentzat sonatak idatzi ebazan, besteak beste.


  • Baliokidetasunak (fitxak 1)

    Baliokidetasunak lantzeko fitxak

    fitxak1


  • Azaroak 15: Anni-Frid Lyngstad

    Egilea: Eider Renteria

    AnniFridAnni-Frid Lyngstad 1945eko azaroaren 15ean jaio zan Norbegian.

    Disney-ko disko baten parte hartu zuen, Edurnezuri eta zazpi ipotxen ipuineko abesti bat interpretatuz.

    Bere lehen albuma 1971an grabatu zuen.

    Abeslari suediar honek, nahiz eta bakarlari moduan hainbat diska kaleratu, ABBA talde ezagunagaz lortu zuen benetako arrakasta.

    Frida bezala ezagutua, Suediako noblezian sartu zan, printze bategaz ezkondu ondoren.

     


  • Azaroak 14: Edyta Górniak

    Egilea: Jon Pino

    edytaEdyta Górniak (Ziębice, 1972ko azaroak 14), abeslaria poloniarra da eta gainera ezaguna.

    ”Musical metro” telebista programaren bidez hasi zen bere ibilbide artistikoa.

    Lau urte geroago, Baltico-ko jaialdian parte hartu eban eta hirugarren postuan gelditu zan.

    1994ean,  Eurovisionera aurkeztu zen lehenengoko poloniarra izan zen. Hortxe bertan bigarren postuan geratu zen, “To Nie Ja” baladarekin.

    Gero, 2001ean, TVE-k sari bat emon eutson,90 hamarkadako  Eurovisioneko ahots politenari.

     


  • Azaroak 13: George Whitefield Chadwick

    Egilea: Lander Otero

    chadwickGeorge Whitefield Chadwick 1854-ko azaroaren 13-an jaio eta 1931-ko apirilaren 4-an hil zan.

    Operak eta sinfoniak idazten ebazan konpositore amerikarra zen.

    Musika klasikoa eta pianoa jotzen ikasi eban bere aitarekin.