biotzf
Egilea: Melissa Nistor
Ernest Ansermet Alexandre, 1883ko azaroaren ean Vevey-en jaio eta 1969ko otsailaren 20an Ginebran hil zan orkestra zuzendari suitzarra zan.
Hasieran matematikako irakaslea izan zan, Lausanao unibertsitatean.
Montreux-eko kasinoan hasi zan pianoa jotzen.
1918ean bere orkestra propioa sortu eban, musika klasikoa zein modernoa interpretatuz.
1954eko maiatzean, Ansermetek bere orkestrarekin Tchaikovsky-ren Kraskagailua lana grabatu eban estereoan lehenengo bidar.
Jazz-a sartu eban bere orkestraren interpretazioetan, eta arrakasta nabarmena lortu eban nazioarte mailan.
Hona hemen bere lanetariko bat zuzentzen:
Egilea: Maialen Gorordo
Enrio Morricone, 1928. urteko azaroaren 10ean jaiotako konpositore eta zinemako musikagile italiarra da.
Txikitan, tronpetea jotzen hasi zan Santa Zeziliako akademia nazionalean, eta 12 urte ebazala horren diplomea lortu ostean, bere konpositore lanari hasiera emon eutsan.
Mundu mailan oso ezaguna da, Sergio Leone zinema zuzendari eta adiskidearekin filmetako musikea konposatu daualako. Izan ere, 500 bat filmeren soinu banda sortu dau.
Konpositore honek hainbat eta hainbat sari irabazi izan dauz, euren artean, 2010ean irabazitako Musika Polarraren saria, musikako azken nobel moduan kontsideratua dana.
Bere ibilbide guztian zehar, 70 milioi disko baino gehiago saldu dauz.
Egilea: Naia Gonzalez
1952. urtean Dennis Stratton, gitarrista britaniarra jaio zan, Canning-en, Londresen.
Britaniako Iron Maiden heavy metal taldeko kide izan zen, 1980ko urtarriletik urte bardineko urrira arte.
Denpora horretan, Iron Maiden taldeko lehenengo album-aren grabaketan parte izan zen, “Women In Uniform”.
Iron Maiden taldeko gitarrista gisa egin zen arrakastatsu, eta talde horretan jo zuen abestirik famatuena The Maiden Years da.
Iron Maiden taldea utzi eta gero, Lionheart edota Praying Mantis (gaur egungo bere taldea) taldeetan aritu zen.
Strattonek, Londres inguruetako tabernetan edota Europatik zehar jotzen jarraitzen du , gehienetan Iron Maidenen abesti klasikoak.
Egilea: Aitor Gofinondo
Nina 1925ko azaroaren 8an jaio zen Montevideon, eta 2012ko urtarrilaren 1ean hil zan Buenos Airesen.
Nina Miranda ez zen bere izen erreala, Nelly Maria Hunter baizik.
Nina tango abeslari eta konpositore uruguayarra izan zen.
Txikitarik gustokoa zuen abestea, eta lehiaketa bat irabazi ostean, irratian abesten hasi zen.
1942an CX36 Radio Centenario-ko lehiaketa irabazi zuen eta 3 hilabeteko kontratua lortu zuen.
Gero “Las Golondrinas” nesken orkestan kantatzea onartu eban, hainbat ekitaldi emonez.
Geroztik, Donato Raciatti orkestrarekin ekin zuen abeslari modura.
Hau da bere abestietako bat, Donato Raciatti orkestrarekin: