Autor: biotzf
-
Azaroak 6: Ray Coniff
Ray Coniff musikaria, orkestra zuzendaria, moldatzailea eta tronbonista estatubatuarra, Massachusetts-en jaio zan 1916ko azaroaren 6an eta Kalifornian hil zan 2002ko urriaren 12an.Berak sortutako orkestrari koruak gehitzeagatik oso ezaguna egin zan.
Bere gurasoekaz ikasi eban; aita tronbonista zan eta ama pianojolea.
“s Wonderful” albumagaz estreinatu zan 1956. urtean,T he Ray Conniff Orchestra and Singers aurkeztuz eta ospe handia lortuz.
Baina benetako fama 1960an heldu jakon, zuzendari eta moldatzaile moduan. Geroztik bere ibilbide musikala goruntz joan zan, 100 album baino gehiago grabatuz eta 70 miloi diska baino gehiago salduz.

-
Azaroak 5: MMLP2 (Eminem)
Egilea: Lorena Cortijo
Azaroaren 5ean, Eminem raperoak bere diska barria, “MMLP2”, jarriko dau salgai. Horrela esan zuen bere agerraldian MTV Video Music Awards-en.Eminem, Marshall Bruce Mathers, 1972ko urriaren 17an Detroit-en, Estatu Batuetan, jaiotako rap abeslaria da. Gaur egungo musika lantzen dau, eta rap abestuz gain, kantautorea, ekoizle diskografikoa, ekoizle exekutiboa, idazlea eta aktorea ere da.
Estatu Batuetan dauden rap abeslarietatik, gitxi dira azal zuridunak, eta gurea, Eminen, gitxi haietariko bat da.
Rap munduko beste artista batzuekin egin du lan, adibidez, 50 Cent eta Snoop Dogg (gaur egun Snoop Lion du izena).
Bere abestirik famatuenak “Lose Yourself” du izena. Kanta honek abesti original onenaren Oscar saria irabazi eban. Gainera “8 Millas” pelikulako soinu banda da eta 2 Grammy sari ere eskuratu ebazan.

-
Azaroak 4: Rosario Flores
Egilea: Ainhoa Castrillo
Rosario González Flores 1963-ko Azaroaren 4-an Madrilen jaio zan abeslari bat da. Abeslaria izateaz gain, abesti batzuk konposatu eta aktore lanetan aritu da.Gaur egun Rosarioren abestiak oso ezagunak ohi dira. Horrez gain, mota ezberdinetako abestiak abesten dauz, pop rock, rumba eta flandestar abestiak, hain zuzen ere.
Abeslari hau Espaina mailan oso ezaguna da. Baita bi Grammy lortu dauz. Orain lehiaketa baten epaile bezala parte hartzen dau.
Bere abestietako bat, nahiko ezaguna, “A mi me suena el run run” izenez ezagutzen dogu.


