Autor: biotzf
-
Urriak 22: Elizabeth Connell
Egilea: Maider Erauzkin
Elizabeth Connell, 1946-ko urriaren 22-an jaio zen Port Elizabeth-en eta Londresen hil zan 2012-ko otsailaren 18-an.Hegoafrikako soprano bat izan zan. Londresen egin ebazan bere ikasketak. Lehenengoz, mezzosopranoa ikasten hasi zan Wexford-en 1972-an.
Bere lehenengoko operea, 1973-an kantatu eban, Sidney-ko operaren inagurazioan, hain zuzen ere, eta horrela beste hainbat operatan kantatzen hasi zan, denborarekin.
1983-an, sopranoa izatea lortuz batera, rolak egitea ere lortu eban; Crysotemis, Elettra, Fidelio, Norma, Elsa, Ortrud, Brangania… eta horreen artean askoz gehiago ere.
Bere azken ekitaldia, 2011-ko azaroan izan zan, eta hiru hilabete pasatu ostean hil egin zan gaixotasun handi batekin.

-
Urriak 21: Dizzy Gillespie
Egilea: Maider Egiluz
Dizzy Gillespie, gaurko egunean jaio zen Cheraw, Hego Carolinan 1917. urtean eta 1993 urtarrilaren 6an hil zen 76 urterekin. Tronpeta-jolea izan zen eta Jazzaren munduan ibili zen batik bat.Instrumentista moduan, bere lehen urteetan talde garrantzitsu askorekin lan egin zuen, adibidez: Cab Calloway eta Earl Fatha Hinesekin.
Geroago, gizon afroamerikar hau, Charlie Parkerrekin batera “bebop” eta jazz modernoaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta horregaitik ezagutzen da gaur egun Dizzi Gillespie musikari garrantzitsu moduan.

-
Urriak 20: Snoop Dogg
Calvin Cordozar Broadus Jr. 1971. urteko urriaren 20 an jaio zan, Long Beach (Californian).Mundu guztiak ezagutzen du Snoop Dogg izenaren bidez eta raperoa da, baita produktorea eta aktorea ere.
Hip – hop-eko artistarik arrakastatsuenetariko bat da.
Institutoan ikasten egon zen bitartean, kokaina jabetzearengatik sei hilabeterako atxilotu eben kartzela batean.
Bere ibilbide musikala 1992. urtean hasi zan, kartzelatik urten eta gero. Dr. Dre produktoreak aurkitu eban artista hau eta bere diskoak kaleratzen lagundu eutson. Hortik aurrera album berriak eta filmen soinu – bandak ateratzen hasi zen, ospe handia lortuz.
Bere album famatuena Death Row Records da eta bere pelikulen soinu bandarik ospetsuenetariko bat Starsky & Hutch izan da.


