Autor: biotzf

  • Urriak 18: Baby Bash

    Egilea: Iker Bilbao

    baby bashRonnie Ray Bryant, artistikoki Baby Bash eta Baby Beesh-elez ere ezagutua da.

    1975eko urriaren 18an jaio zen Vallejon, Kalifornia.

    Gizon hau raperoa eta R&B abeslaria da.

    Bere osabak eta amonak irakatsi zioten hainbat musika-genero.

    Ospea  2007an lortu zuen, Jennifer Lopez-egaz dueto bat egin zuenean, THIS BOY’S FIRE  abestuz, Mexikoko Santana gitarrajoleak ere parte harturik.

    Hemen dozue bere diskografia:

    • (2001) Savage Dreams

    • (2002) Get Wiggy

    • (2002) On Tha Cool

    • (2003) Untimate Cartel

    • (2003) The Smokin’ Nephew

    • (2004) Menage a Trois

    • (2004) Smokin Nephew: Screwed & Chopped

    • (2005) Super Saucy

    • (2005) Shadowyze

    • (2007) Cyclone

    • (2010) Baby Bash

     


  • Urriak 17: Santiago Stevenson

    Egilea: Iker Bermeosolo

    SantiaSSantiago Stevenson “El Trovador Evangélico” moduan ezagutua zan .

    Abeslari eta konpositore hau 1928 ko urriaren 17 an jaio zen Panaman, eta 2007 ko ekainaren 3an hil zan .

    Panamako kontserbatorioan kitarra eta tronpeta ikasi ebazan.

    Irakasle, programazio zuzendari eta irrati bateko lokutore moduan egin eban lan.

    1999. urtean urrezko arpa eman  zioten Miamin.

    Santiagoren  lan onenetariko bat  “Mi tierno Jesus” abestia da.


  • Urriak 16: Inna

    Elena Alexandra Apostoleanu,  Inna bezala ezaguna, Errumanian jaio zen 1986ko urriaren 16an.

    Dance abeslaria da eta 2008. urtean Play&Win house taldeak produzitutako  “Hot” diskagaz estreinatu zen.

    Diska honetako single-a, Hot izenekoa ere, zerrendetako lehen postuetara heldu zen hainbat herrialdeetan: Errumania, Bulgaria, Portugal, Polonia, Espaina, Holanda, Errusia, Hungaria, Turkia eta Grezian.

    “Déja Vu” singleagaz arrakasta handia lortu zuen, eta Romania Music Awards -en sari honek eskuratu zituen:

    • Koreografi onena

    • Eszenaratze onena

    • Best Border Breaker ( Errumaniatik kanpo ospe gehiago lortu duen artista)


     


  • Urriak 15: Alexander Dreyschock

    Egilea: Ibon Astui

    dreyschockAlexander Dreyschock 1818-ko urriaren 15-ean Bohemian jaio zen, eta 1869ko apirilaren 1ean hil zen Venezian.

    Pianojole eta konpositore tzekiar hau erromantizismo garaikoa zan.

    Bere musikarekiko trebezia zortzi urterekin ageri zen. Hamabost urterekin Pragara bidaiatu zuen, pianoa eta konposizioa ikastera, eta hogei urterekin bere lehen musika jira egin zuen,1838ko abenduan, hain zuzen ere.


  • Urriak 14: José Serrano

    Egilea: Haritz Apraiz

    serranoJose Calixto Serrano Simeon, Valentzian jaio zan 1873-eko urriaren 14ean, eta 1941-eko martxoaren 8an hil zan Madrilen.

    Konpositore espainiar honek berrogeita hamar zarzuela baino gehiago idatzi zituen, eta euregatik da famatua, adibidez : La cancion del olvido, La dolorosa, Los claveles, etab.

    Valentziako erkidegoko ereserkia berak konposatu zuen.