Autor: biotzf
-
Ekainak 10: Ray Charles
Ray Charles Robinson 1930 eko irailak 26 an jaio zan eta zoritxarrez 2004 ko ekainaren 10 ean hil zen.Gizon hau jaiotzatik itsua zen eta abeslari eta pianojole famatua izatera iritsi zen bere musika ikasteko gogo handiengatik.
Ray Albany-n jaio zen (Georgia) eta bere gairik gogokoena jazza zen.Gizon honek hainbat sari jaso zituen, itsua izan arren oso trebea zelako pianoarekin eta ahots paregabea zuelako jazz mundurako.
Egilea: Paul Elizondo

-
Ekainak 9: John Lord
John Lord, musikari eta konpositore britaniarra, Leicesterren jaio zan 1941eko ekainaren 9an, eta Londresen hil zan 2012ko abuztuaren 16an.
Pianoa eta Hammond organoa jotzen dauz, tresna bi honekaz sasoi guztietako onenetarikoa dalarik.
Hard rock, heavy metala eta musika klasikoa lantzen dauz.
Deep purple talde famatuko kide izan da 2002. urtera arte. Gaur egun konposatzen jarraitzen dau eta hainbat kontzertu eskeintzen dauz.
2011ko abuztuan, minbizia dala eta, atsedenaldia hartuko ebala adierazi eban. Hala ere, eta terapiako atal baten moduan, konposatzen jarraituko ebala esan eban. Zoritxarrez gaixotasunak ganez egin eutson eta 2012an hil egin zan.

-
Ekainak 8: Robert Shumann
Robert Shumann, konpositore alemaniarra, Zwickau-en jaio zan 1810eko ekainaren 8an, eta Bonn-en hil zan 1856ko uztailaren 21ean.Erromantizismoko musikari adierezgarrienetarikoa eta handienetarikoa dogu.
Shumannen bizitza eta obrak ezaugarri erromantikoen adierazle dira, pasioa, dramatismoa eta poztasuna nabarmenduz.
Musika kritikari bezala ere aritu zan, hainbat idazlan idatziz.
Pianojole eta konpositorea zan Clara Wieck-egaz ezkondu zan, eta honen eraginez Robert orkestrarako konposizioak idazten hasi zan, eta ez pianorako bakarrik, ordura arte egin ebalez.
Mendelssohn, Chopin eta Brahms-elako musikoak ezagutu ebazan, adiskidetasun zintzoak elkar alkartuz.

-
Ekainak 7: Tom Jones
Tom Jones, abeslaria eta aktorea, Galesen jaio zan 1940ko ekainaren 7an.Ehun miloi diska baino gehiago saldu dauz mundu guztian.
Pop, R&B, Blues eta Soul estiloak lantzen dauz.
Txikitarik erakutsi eban musikarekiko zaletasuna, jaietan, ezkontzatan eta eskolako koruan abestuz.
Bere ibilbide musikala 1963. urtean hasi zan, Tommy Scott & The Senators taldeko abeslari moduan. Sasoi honetan Gordon Mills, bere managerra izango zana, Tom-en gaitasunakaz ohartu zan eta Londresera eroan eban.
1965ean heldu zan lehen arrakasta, It’s not unusual abestiagaz. Urte berean Artista barriaren Garmmy-a irabazi eban.
Hortik aurrera Jones-en ospea gorantz joan zan, bere ahots bero eta indartsua gero eta ezagunagoa bihurtuz.
Urteak joanez, eta musikalki gorabehera batzuk gainditu ondoren, Tom Jones-ek bere tokia lortu dau abeslari hoberenen artean.

