Autor: biotzf
-
Ekainak 1: Nelson Riddle
Gizon hau orkesta zuzendari moduan zen ezaguna Estatu Batuetan, Capitol Records-en eginiko lanagatik.

-
Maiatzak 31: Antonio Gonzalez Flores
Egilea: Julen Aranburu
Antonio González Flores 1961 eko azaroaren 14 ean jaio zan Madrilen eta1995 eko maiatzaren 31 an Alcobendas-en hil zan.Gizon hau konpositore eta kantante espainiarra zan. Musika munduan sartu zen bere ama eta aitaren eraginagatik.
Antoniok Rock eta Pop musika konposatu eta kantatzen zuen. Gizon honen kanten gaiak maitasuna, poesia…zen gehienetan.
1980 an bere lehenengo diska grabatu zuen, diska horrek oso arrakasta handia lortu zuen batez ere “NO DUDARIA” kantuagaz. Bigarren diskoak ez zuen arrakasta handirik euki, eta atera zuen urte berdinean, Eloy de la Iglesia zinema zuzendariak Antonioren izenean pelikula bate gin zuen.
Antonio “ La cucaracha” izeneko talde musikalera sartu zen pelikularen amaierako musika sortzeko.
Bere azken kontzertua Iruinean jo zuen bere ama hil eta amar egun beranduago. Egun batzuk geroago Antonio hil egin zen gaindosi b aten ondorioz.

-
Maiatzak 30: George London
Egilea: Ainhoa Renteria
George London, Montreal 1920ko maiatzak 30, operako abeslari bat zan. Bere izen erreala George Burnstein zan.Honek, Los Angeles eta New York- en musika ikasi zuen Paola Novikova anedereinoarekin.
1947 eta 1948 an parte hartu zuen Bel Canto Hirukotean Mario Lanza eta Frances Yeend abeslariekin, eta honekaz munduari buelta emon zion.
1949. urtean, arrakasta handia izan zuen Vienan. 1971an, George London fundation for singers sortu zuen, abeslari gazteei laguntzeko asmoz.
Bere grabaziorik garrantzitsuenetarikoen artean:
Richard Wagner:-Parsifal -El oro del Rin -La Walquiria
Gustav Mahler:-Kindertotenlieder
Wolfgang Amadeus Mozart: Las bodas de Fígaro

-
Maiatzak 29: Isaac Albeniz
Egilea: Borja Perez
Isaac Albéniz i Pascual 1860ko maiatzaren 29an jaio zen Camprodonen.1863an bere familia Bartzelonara aldatu zen bizitzera eta hor izan zituen bere lehen piano eskolak, bere erreba Clementinaren eskutik. 4 urterekin eman zuen bere lehen kontzertua Bartzelonako Romea antzokian.
Espainiako erromantizismo musikalaren oinarriak finkatu zituen eta ondorengo musikagile nazionalistengan eragin handia izan zuen.
Bere lanik ezagunenak Suite española eta Iberia dira duda gabe.
Parisen hil zen maiatzaren 18an, ia 49 urterekin.

-
Maiatzak 28: Luigi Boccherini
Luigi Boccherini, txelista eta konpositore italiarra, Luccan jaio zan 1743ko otsailaren 19an, eta Madrilen hil zan 1805eko maiatzaren 28an.Bere aitak kontrabaxua eta txeloa jotzen ebazan eta bere aizpa ballet dantzaria zan.
Luigi txikitarik hasi zan txeloa ikasten, lehenengo irakaslea bere aita izanik.
Ondoren Erromara joan zan ikasketak sakontzera, eta Palestrina eta Allegriren musika ezagutu eban.
1757an Vienara joan zan bere familiagaz, gortean lorturiko lanpostua betetzen.
Lucca, Milan eta Parisen lan egin ondoren Madrilera helu zan, erreal-kaperako konpositore eta txelista bezala.
Hasiera baten Madrilen lurperatua izan arren, gaur egun Luccan dago hilobiratuta, baina bere ondorengoak Espainian jarraitzen dabe.
