Autor: biotzf
-
Maiatzak 21: Maurice André
Maurice André, tronpetari frantziarra, Alès-en jaio zan 1933ko maiatzaren 21ean, eta Urrugnen hil zan 2012ko otsailaren 25ean.Musikari aipagarria izan da, tronpetaren teknikaren aurrerapenean batez ere, errusiar eta estatubatuar korronteetan oinarriturik.Teknika honeekaz tronpetaren potentzi handiagoa lortzen zan.
Bere ikasleek, estilo hau jarraituz, hainbat eskola sortu ebezan atzerrian, Espainian esaterako.
Azken urteetan, erretiratuta egon arren, seminarioak eta eskola magistralak emoten ebazan, azkenengo bat 2007an Castellón de la Planan emandakoa izanik.
Askorentzat XX. mendeko tronpetari onena izan da.

-
Maiatzak 20: Robin Gibb
Egilea: Maitane Oar
Robin Gibb, bere benetako izena Robin Hugh Gibb da, 1949 ko abenduaren 22 an jaio zen Islan De Man- en, eta 62 urte zeukala hil zen ,2012 ko maiatzaren 20 an Londresen.
Oso famatua da Bee Gees hirukotean parte hartzeagatik, sasoi guztietako pop talde ezagunenetarikoa.
Robin 1985-en ezkondu zen bere bigarren andrearekin, Dwina.
Historiako konpositore ospetsuenetarikotzat hartzen da, dudarik gabe, bere abestiak 150 mila disko baino gehiago saldu dituelako.

-
Maiatzak 19: Pete Townshend
Pete Townshend, konpositorea eta eragin handiko rock gitarrajole britaniarra, 1945eko maiatzaren 19an jaio zan Erresuma Batuan.Gitarraz gain, pianoa, aho-soinua eta mandolina jotzen dauz.
“The Who” rock taldeko gitarrista da.
Bere aita saxofonista zan eta ama abeslaria, beraz musikaz inguratuta zegoen txikitarik.
Hamabi urtegaz bere amumak espainiar gitarra bat oparitu eutson, eta hor hasi zan bere ibilbide musikala.
60. hamarkadaren hasieran “The Who” taldea sortu eban lagun batzuekaz. Townshend-ek ehun abesti baino gehiago konposatu ebazan talderako.
Bere lorpen handienetarikoen artean “Tommy” izeneko opera rock konposatzea, feedback erabileraren aitzindaria izatea eta sintetizadorea sartzea rock tresna bezala dira.

-
Maiatzak 18: Albert Hammond
Albert Hammond, abeslari eta konposagilea, 1944ko maiatzaren 18an Londresen jaio zan, nahiz eta bere familia gibraltarra izan. Horregaitik, Albert jaio bezain laster, bere familia Gibraltarrera itzuli zan eta bertan igaro ebazan hainbat urte.60. eta 70. hamarkadetako konpositore britaniar famatuenetarikoa da, eta hainbat diska grabatu dauz ingelesez eta gazteleraz, arrakasta handia lortuz.
Hona hemen bere abesti ezagunenetariko bat: It Never Rains In Southern California

