Autor: biotzf
-
Maiatzak 12: Antonio Vega
Egilea: Iker Ateka
Antonio Vega Madrilen jaio zan 1957. urteko abenduaren 16 an. 1978. urtean Nacha pop taldea sortu zuen bere lehengusuarekin, Nacho Garcia Vega. Lehen diska 1980. urtean kaleratu zuten. 1988an bost disko kaleratu zituzten:
• 1980: Nacha Pop (EMI-Hispavox, 1980)
• 1982: Buena disposición (EMI-Hispavox, 1982)
• 1983: Más números, otras letras (DRO-Warner, 1983)
• 1985: Dibujos animados (Polydor-Universal, 1985)
• 1987: El momento (Polydor-Universal, 1987)1988. urtean taldea desagertu egin zan, beraz Antonio bakarlari moduan hasi zan. 1991. urtean kaleratu zuen bere lehenengo diskoa bakarlari moduan, No me iré mañana.
Bakarlari izanez lau diska gehiago kaleratu zituen. Bost diskaz gain, errekopilatorio bat kaleratu zuen.
2009.eko apirilaren 20 an Madrileko Hospital Puerta de Hierro ospitalean ingresatu zuten neumoni baten ondorioz. 51 urterekin maiatzaren 12an hil egin zan, birikietako gaitz batez jota.
Hemen uzten dizuet bere abesti bat bakarlari moduan:

-
Maiatzak 11: Noel Redding
Egilea: Julen Aranburu
Noel Redding 1945 eko abenduaren 25 ean jaio zan eta 2003 ko maiatzaren 11 ean hil zen.The Jimi Hendrix Experience bandako baxua zen, Hard-Rock gitarrajolea, hain zuzen ere.
Ingalaterran jaio zen. Chas Chandler-egaitik egin zan ospetsua, beran aukeratu zuen taldera sartzeko eta.
9 urte zeukala hasi zen musika munduan, ikastolan biolina jotzen, eta 12 urterekin hasi zen mandolina eta giitarra jotzen.
Bere lehenengo ekitaldiak eskolan eta institutoan eman zituen.Ikasketak alde batera utziz, 17 urterekin lehenengo bira egin zuen, Alemanian eta Eskozian arrakasta oso handia lorturik, eta ospe bikaina lortuz.

-
Maiatzak 10: Fred Astaire
Fred Astaire aktorea, abeslaria, koreografoa eta dantzaria, Omahan (Nebraska) jaio zan 1899ko maiatzaren 10ean, eta Los Angelesen (Kalifornia) hil zan 1987ko ekainaren 22an.Hirurogeita hamasei urte eman ebazan agertokietan, hogeita hamaika film musikaletan agertuz.
Balanchinek eta Nureyevek XX. mendeko dantzaririk hoberenalez hartu eben, eta hainbat artistek alabatu dabe bere lana, esaterako: Michael Jackson, Bob Fosse, Gene Kelly,…
Musikalen munduan eragin handiko dantzaria izan da.


