Autor: biotzf

  • Maiatzak 9: Ryosuke Yamada

    Egilea: Kristina Alegria

    YamadaRyosukeRyosuke Yamada, 1993ko maiatzaren 9an jaiotako aktore, dantzari eta abeslari tokiarra da, hau da Japoniarra. Bi taldetako kidea ere da, Hey! Say! JUMP eta NYC.

    Lehen talde honen barruan 2007an sartu zen, Japoniako abeslari lehiaketa bat eta gero. Urte berean “Ultra music power” abestia argitaratu zuten eta lehen postuetara iritsi zen Japonian.

    Hiru urte geroago beste taldearekin beste kantu bat argiataratu zuen ” Yuki 100%” izenarekin. Hau ere lehen postuetara iritsi zen.

    Oraingo urtean bere lehen lana bakarlari modura argitaratu du, “Mystery Virgin” izenarekin.


  • DBH 3: Sasoi ezbardinetako konpositoreak

    Ikasle bakoitzak sasoi ezbardinetako hiru konpositore aukeratu ondoren, hemen aurkezten deuskuez eurek burututako lanak, wix baliabidea erabiliz:

    Klik irudian

    Klik irudian


  • Maiatzak 7: Johannes Brahms

    Egilea: Ainhoa Renteria

    Johannes_BrahmsJohannes Brahms, konpositore alemaniarra, Hanburgon jaio zen 1833ko maiatzaren 7an.

    Bere aitak kontrabaxua jotzen zuen. Honek irakatsi eutsozan bere lehenengo musika jakinbideak.

    Johannes gaztetarik hasi zen piano klaseak ematen, etxeko diru-sartzeetan laguntzeko, eta  jatetxeetan, tabernetan, baita burdeletan ere pianoa jotzen zuen. Oso arin nabaritu zen piano-jotzaile bikaina bezela.

    Konpositore lanak egiten hasi zenean ez zuen arrakasta handirik izan, ez zuelako bere publikoaren interesa erakarri. 1853ean bira bat hasi zuen musikari famatu batekin. Bere bidaian Franz Liszt eta Robert Schumann ezagutzeko aukera izan zuen.1862an Brahms-ek behin betiko bizilekua aukeratu zuen Vienan, han konposizioari erabatean eskaini zuen bere bizitza.

    Ia 30 urte izan ziren obra musikalen konposaketari eskainirik, gaur egun musika klasiko erromantiko lanen funtsezkoak atalak dira, eta Brahmsen bizitzan oso harrera ona izan zituzten, bere garaiean konpositore handienetakoa izanik. Bere arrakasta garrantzitsua “Requiem aleman” batekin lortu zuen, obra koral handi bat.

    (Iturria: Wikipedia)


  • Maiatzak 6: Hello

    1984ko maiatzaren 6an, Billboard musika aldizkariak Lionel Richie abeslariaren “Hello” abestia bere zerrendako lehen tokira igo eban, postu horretan bi aste iraunduz.

    Sentimenduz beteriko abesti hau agertzen dan diskak izugarrizko salmentak lortu ebazan.

    Lionel Richie oso famatua egin zan 80ko hamarkadan eta , Michael Jacksonegaz batera, Usa for Afrika kanpaina bultzatu eban, “We are the world” abesti ospetsua alkarregaz konposatuz.


  • Maiatzak 5: Amaren eguna

    Maiatzaren lehenengo igandean amaren eguna ospatzen da. Hori dala eta, abesti eder honegaz, guk ere hemendik mundu guztiko amak zoriondu nahi doguz.

    ZORIONAK AMA, BIHOTZ-BIHOTZEZ!

    [