Apirilak 25: Ella Fitzgerald

Egilea: Ander Bustinza

Ella FitgeraldElla Jane Fitzgerald Newport News-en jaio zan 1917-ko apirilaren 25ean, eta Beverly Hills-en hil zan 1996ko ekainaren 15ean.

Hirurogeita hemeretzi urterekin hil zan abeslari eder hau.

Bere ezizena Lady Ella zan eta baita The First Lady of Song (abestiaren lehen andrea).

Jazz musika kantatzen zuen gehien bat abeslari honek. Swing, blues, bossa nova, samba, gospel, calypso, gabon abestiak, pop,… ere abesten zuen.

Hamasei urterekin hasi zan abesten, 1935eko azaroaren 21ean, Harlem Apollo Theater-ean.

Amateur Night Shows izeneko lehiaketa irabazi zuen Judy izeneko abestiagaz. 1941ean bakarlari modura hasi zan 24 urterekin. 1950ean bere lehen diskoa atera zuen “Ella Sings Gershwin” izenarekin. Bere lehen albumaren izenburua “Ella at the Opera House” da.


Apirilak 24: Boris Williams

boris williamsBoris Peter Bransby-Williams, britaniar jatorrizko baterijolea, Versaillesen jaio zan 1957ko apirilaren 24ean.

1976an hasi zan musikari moduan, artista ezbardinekaz lan eginez.

1984an The Cure taldean sartu zan, baterijole moduan, eta 1993an utzi eban.

Ostean Babacar izeneko taldea sortu eban.

Punk rock, Post-punk, Rock alternatiboa eta New Wave estiloak lantzen dauz.

 


Apirilak 23: Roy Orbison

Egilea: Ander Beitia

roy orbisonRoy Kelton Orbison, 1936ko apirilaren 23an jaio zan Vernon-en, eta 1988ko abenduaren 6an hil zan Tennessee-n.
Rock and roll-eko abeslari eta konpositore estatubatuarra izan zan. Lau hamarkada baino gehiago aritu da lanean. 60. hamarkadaren erditik oso ezaguna egin zen bere baladakaz, euretariko batzuk honek izanik:
– “Only the Lonely”
– “Oh, Pretty Woman”
– “Crying”
13 urte zituela bere lehen taldea sortu zuen, “The Wink Westerners” izenarekin.
Urte batzuk geroago taldearen izena aladatu zuten, Sun Records-ekin batu ziren, eta handik gutxira taldea utzi zuen.
Bere lehen exitoa 1956an lortu zuen “Ooby Dooby” abestiarekin.
The Beatles taldearekin ere egin zuen kontzertu bat.
Disketxez aldatu ondoren, bere ibilbidea gelditu egin zen.
80. hamarkadan erretiratuta eta ahaztuta zegoenean “Pretty Woman” pelikuleari esker gailurrera heldu zen barriro.
Handik gutxira talde bat sortu zuen eta bere momentu onenean zegoenean, infartu batekin hil zen.


Apirilak 22: Yehudi Menuhin

Yehudi Menuhin, errusiar jatorrizko biolinjolea eta orkestra-zuzendaria, New Yorken jaio zan 1916ko apirilaren 22an, eta Berlinen hil zan 1999ko martxoaren 12an.

Herritartasun bikoitza zeukan: amerikarra eta britaniarra.

Oso gazte hasi zan kontzertuak eskeintzen, bere ibilbide musikalan arrakasta handia lortuz.

1969tik 1975era UNESCO-ko nazioarteko musika kontseiluko lehendakaria izan zan.

Hainbat biolinjole famatu pasatu ziran berak sorturiko eskola eta fundaziotik.

Horrez gain M.U.S.E. proeiktua burutu eban, programa pedagogikoa, Arteen bitartez baloreak lantzeko helburuagaz, kideen arteko harremanak hobetuz, diskriminazioa gutxiagotuz eta tolerantzia bultzatuz.

Giza eskubideen alde lan ugari egin ebazan, hainbat sari eskuratuz.