1948ko apirilaren 21ean Carlos López Buchardo konpositore argentinarra hil zen. Hau 1881eko urriaren 12an jaio zen Buenos Airesen. Lehenik eta behin konposizioa ikasi zuen bere jaioterrian, eta geroago bere ikasketak zabaldu zituen Parisen, Albert Rousselekin.
Argentinan lan asko egin zuen, herrialde honek musika bizitasuna lortzeko, esaterako berak sortu zituen Buenos Aireseko kontserbatorioa edota Universidad de la Plata deitzen den arteko eskola. Hemen duzue bere abestietako bat: “Oye mi llanto”
1992ko apirilaren 20an, Freddie Mercury abeslariaren omenez kontzertu bat eskeini zan, Londreseko Wembley estadioan.
Helburua, Mercury omenduz gain, jendea ihesagaz konzienziatzea zan, eta baita Queen -eko kideek sorturiko fundazioarentzat dirua biltzea.
Ekitaldiak 72.000 ikusle batu ebazan Londresen bertan, eta munduko 76 herrialdetara zabaldu zan, irrati eta telebistaren bidez. Danatara 500 miloi pertsonak jarraitu eben kontzertua, eta guztira 20 miloi libra batu ziran Mercury phoenix trust fundaziorako.
Parte hartu eben artisten artean honeek aipatu daikeguz:
Metallica, Def Leppard, Extreme, David Bowie, Elton John, Guns N’ Roses, Ian Hunter, Mick Ronson, Seal, George Michael, Roger Daltrey, Robert Plant, Bob Geldof, Tony Iommi, Zucchero Fornaciari, Lisa Stansfield, Liza Minnelli, Annie Lennox, Spinal Tap, Paul Young,… eta Queen-eko kideek.
Gaur bezalako Apirilak 19 batean, hain zuzen 1970garren urtekoan, Luisito Rey eta Marcela Bastery-ren semea den Luis Miguel abeslari internazionala jaio zen Puerto Ricon kokaturik dagoen San Jorge ospitalean. . Mexicon nazionalizatu zen urte batzuk geroago, Luis Miguel Gallego Bastery izenarekin. Lehen hezkuntzako 5. mailara arte ikasi zuen, ondoren maisu partikularren klaseak hartzeko. Etengabe haritu izan da bere amaren bila, honetan hainbat milioi dolar gastaturik. Hori pixka bat alde batera utziz, bere anaietaz arduratu zen eta ahal zuen hoberen hezitu zituen, nahiz eta oso gaztea izan. Eremu internazionaleko ikuskizunen prentsak, hainbat modutara kalifikatu izan du Luis Miguel, danak positiboki. Lujo ugari euki izan ditu bere bizitzan zehar, esaterako, Viña del Mar jatetxean gosaltzea, Buenos Airesen askaltzea eta Aruban eguzkia hartzea, guztia egun berberean. Baina ez da dena arrosa kolorekoa izan. Bere bizitzan une latzak ere izan dira: bere gurasoen banaketa, amaren desagerpena eta bere aitaren, Luisito Rey-ren, hilketa.
Giacomo Carissimi, Barroko hasierako konpositore italiarra, Marinin jaio zan 1605eko apirilaren 18an, eta 1674ko urtarrilaren 12an hil zan Erroman, hirurogeita zortzi urtegaz.
Hogei urtegaz kapera maisu bezala hasi zan Asis-en, postu honetan urte batzuk emonaz.
1628an, Erromako San Apolinar eleizan kargu berbera bete eban, hil zan urtera arte.
Venezian eta Vienan lan egiteko eskeintzak jaso ebazan, baina Carissimik ezetza emon eban.
Bere ikasleen artean Scarlatti eta Charpentier aipatu daikeguz.
1637an apaiztu egin zan eta 1649an maisu kapera pontifikala izendatu eben.
Carissimik instrumentuen laguntza sarbidatu eban eleizetan, eta abesti erlijiosoetan kantata moldea erabili eban lehenengoa izan zan.
Bere lanen artean mezak, oratorioak, moteteak eta kantatak nabarmentzen dira.
Eduplaneta Musical utiliza cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia de navegación, realizar tareas de analítica y mostrar publicidad acorde a sus intereses. Si continúa navegando, entendemos que acepta nuestra Política de Cookies.AceptoReject
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.