Apirilak 5: Herbert von Karajan

Karajan Saltzburgon jaio zan, 1908ko apirilaren 5ean, eta Anifen (Saltzburgotik hurre) hil zan, 1989ko uztailaren 16an.

XX. mendeko okestra zuzendari arrakastatsuenetariko honek Berlingo orkestraren zuzendaritzan hogeita hamabost urte iraundu ebazan.

1987an Vienako Urte barriko kontzertua zuzendu eban.

Bederatziehun grabaketa egin ebazan, hirurehun miloi diska salduz mundu guztian.


Apirilak 4: Michel Camilo

Michel Camilo, pianojole eta konpositore dominikarra, Santo Domingon jaio zan 1954ko apirilaren 4ean.

Sei urtegaz idatzi eban bere lehen obra eta hamairu urte eman ebazan kontserbatorioan ikasten, katedra bat lortuz.

Hamasei urtegaz tokiko oskestra sinfonikako kide bihurtu zan.

Bere ikasketak sendotzeko 1979an New Yorkera joan zan, Mannes and Juilliard School of Music-era.

1985ean Carnegi Hall-en estreinatu zan bere hirukoteagaz, eta 1986an Europan, lider moduan.

Harrezkero Estatu Batuetan hainbat kontzertu eskeintzen dauz.

Erritmo karibearrak eta jazz harmoniak erabiltzen ditu bere konposizioetan.


Apirilak 3: Gabriella Ferri

Gabriella Ferri, abeslari italiarra, Erromako “Testaccio” auzoan jaio zen 1942-ko zezeilaren 18-an.

Egun baten Luisa De Santis ezagutu zuen eta alkarrekin abeslari bikote  bat osotu zuten, folk erromatarra berpizteko asmoagaz.

1963-an Milaneko Intra’s Club-ean, Walter Guertler ezagutu zuten eta honek kontratu bat egin zieten, haien lehen 45 RPM-a argitaratuz.

1965-ean Erroman gero eta ospetsuagoak ziren, abesti erromatarrak abestuz, famatuenetarikoa “Sempre” izeneko abestia izanik.

Artista hau 2004-ko apirilak 3-an hil zen Corchianon, bere etxeko 3. solairuko balkoitik jausita. Batzuk dinoe suizidatu egin zela baina ez dago argi egia edo gezurra den.

Egilea: Aratz Urrutia

Bere “Sempre” abestia entzuteko egin klik ondorengo esteka honetan:


Apirilak 2: Marvin Gaye

Marvin Gaye Washingtong-en jaio zan, 1939ko apirilaren 2an.

Arrakasta handiko abeslari honek R&B, pop, soul eta funk musika landu ebazan.

Motown-en, baterijole moduan  hasi arren, benetako ospea abeslari gisa lortu eban.

45 urte betetzeko bezperan, bere aitak emondako tiro bigaz hil zan, liskar baten ondorioz.