Martxoak 27: “Where the streets have no name”

Egilea: Matxalen Goienetxea

Where_the_Streets_Have_No_Name1987-ko martxoaren 27-an U2 rock taldeak  “Where the streets have no name” abestia jo eban lehenengo aldiz, Los Angeles-eko likor denda bateko zabaltzan.

U2, Dublin-en (Irlanda) 1976. urtean sortu zan. 4 pertsonaz osotuta dago: Bono, taldeko ahotsa, The Edge-ek  gitarra, teklatua eta ahotsa ere, Adam Clayton baxua, eta Larry Mullen bateria.

Hasieran, post-punk musikan oinarritzen ziren, baina geroago pop estiloa landu eben. Beraien musikaren ideiak, gauza espiritualetan oinarrituta egozan edo gauza pertsonal eta politikoetan. Hainbat proiekto ezberdinekaz hasi dira, talde moduan eta baita bakarka ere.


Martxoak 26: Wilhelm Backhaus

Egilea: Maialen Gomez

BackhausWilhelm Backhaus 1884.ko martxoak 26an jaio zan Leipzing-en, eta 1969.ko uztailak 5ean hil zen Villach-en. Hau, piano-jole alemanniarra izan zen.

Hasteko, Leipzing herrialdean ikasten zuen eta 1899. urtean,“Fráncfort del Meno”-n  Eugene d´Albert”-en ikaslea izan zen .
1900. urtean, 16 urte zeukalarik, oso famatua egin zan piano-jole bezala Londresen.
1908. urtetik aurrera, piano-jole profesional bezala lan egitea erabaki zuen.

Wilhelm, diskoak grabatu zituen lehenengotariko piano-jolea izan zen, lan honetan, hau da, diskoak grabatzen, 1909. urtean hasi baitzen.

Hemen izten dizuet bere grabazio bat:


Martxoak 25: Johann Adolph Hasse

Egilea: Laura Etxebarria

hasseJohann Adolph Hasse, 1699. urteko martxoak 25ean jaio zen Hamburgon eta 1783. urteko abenduak 23an hil zan Venecian. Hau, barrokoko konpositore alemana izan zen.

Lehenengo hezkuntza musikala bere aitak irakatsi zion. Ahots ederra zeukalako, gortean sartu zen abeslari bezala, baita konpositore moduan ere. Bere lehenengo lanaren arrakastaren ondoren, printzipeak  Italiara bidali zuen, bertan hobetu dezan.
Honi esker, 1722. urtean Napoles herrira heldu zan eta bertan Nicola Antonio Porporarekin ikasi zuen.
Gero, Alessandro Scarlatti ezagutu zuen, eta beragatik lehenengo enkargua lortu zuen konpositore bezala Italian: “La serenta Marc Antonio e Cleopatra” bi ahotsetarako. Obra hau, bi abeslari italiar famatuek interpretatu zuten.

Bere ibilbidean hainbat opera eta msika lan idatzi zituen.

Hemen izten dizuet bere abestietariko bat:


Martxoak 24: Cristóbal Halffter

Egilea: Nagore Duo

halffterCristóbal Halffter Jiménez –Encina da bere benetazko izena, baina Cristóbal Halffter bezala ezagutzen da. Hau, 1930. urteko martxoak 24ean Madrilen jaio zan.

50. belaunaldiko konpositore klasiko eta Espainiako orkestrako zuzendaria izan zen.

1936. urtean, Espainiako gerra zibiletik alde eginez, bere familia, Alemaniara lekualdatu zan, eta horren ondorioz Alemanian egin zituen bere ikasketak.

Madrilera itzuli ziran 1939. urtean eta Cristóbalek, Conrado del Campo irakaslearekin, Madrilgo Musika Kontserbatorioan konposizioa ikasi zuen, eta honen ondorioz 1951. urtean graduatu egin zen. Horrez gain, Alexandre Tansman eta André Jolivet-ekin ere ikasi zuen.


Martxoak 23: Michael Nyman

Egilea: Alexandru Bugulucea

michael nymanMichael Nyman Stratford-en (Londres) jaio zan 1944ko martxoren 23-an.

Musikagilea, musika kritikaria, konpositorea eta piano-jotzaile ingelesa da.

Ezaguna da batez era Peter Greenaway zinemagilearekin egin zuelako lan, eta ospetsua da “The Piano” filmerako egindako soinu bandagatik.

Bere operen artean hauek dagoz:Letters, Riddles and Writs, Noises, eta gehiago…

1976an Michael Nyman Band taldea sortu zuen, eta 2008an “Man on Wire” pelikulako soinua atera zuen 2006ko albumean inspiratuta.