Autor: biotzf
-
Martxoak 21: J.S. Bach
Barroko sasoiko konpositore, organojole eta klabezinista hau Alemanian jaio zan, 1685ko martxoaren 21ean.Garai guztietako konpositore handienetarikotzat hartzen da, “musikaren aita” bezala ezagutzen dalarik.
Hainbat obra idatzi ebazan, organorako, orkestrarako, musika bokala,…besteak beste.
Bere lan ederren artean, Mateo deunaren pasioa, Tocata eta Fuga Re minorrean, Bradenburgoko kontzertuak, Meza Si minorrean,…aipatu daikeguz.
Bach eragin handiko konpositorea izan da hainbat musikarirentzat, hasi Mozartetik gaur egunera arte.

-
Martxoak 20: Sviatoslav Teofílovich Ríjter
Egilea: Josu Alonso
Sviatoslav Teofílovich Ríjter (errusieraz : Святосла́в Теофи́лович Ри́хтер) Zhytomyren jaio zan , Ukranian, 1915eko martxoaren 20 an, eta Moskun hil zan 1997ko abuztuaren 1ean. Pianista errusiar bat izan zan XX. mendeko pianistarik onenetarikoa eta famatuenetarikoa.
Oso famatua izan zan pianoa jotzeko zeukan teknikagaitik eta lan asko idatzi zituelako.

-
Martxoak 19: Gary Jules
Egilea: Kristina Alegria
Gary Jules Aguirre 1969-ko martxoaren 19-an Fresnon (Kalifornian) jaiotako kantautore estatubatuarra da. Oso ezaguna da “Mad World” kantaren moldaketa bat idatzi ebalako eta hau Donnie Darko pelikulan agertu zalako. Abesti honek Bretaña handian gabonetako kantetan lehen postua lortu eban, 2003 urtean.
Garyk, bere ibilbidean zehar, hainbat taldetan jo du, adibidez: The Ivory Knights, Our Town Pansies, Woodenfish, Kofi & Heroes eta Heroin.
Kantautore hau 3 disketxeetan lan egin du:
Greetings from the Side – A&M Records, 1998
Trading Snakeoil for Wolftickets – Sanctuary, 2001
Gary Jules – Down up Down Music, 2006

-
Martxoak 18: John Edmund Andrew Phillips
Egilea: Mikel Unanue
John Edmund Andrew Phillips, Parris Islanen jaio zan 1935ko Abuztuaren 30rean eta Los Angelesen hil zan 2001eko Martzoaren 18an. John Phillips abeslaria, gitarrista eta konpositore estatubatuarra zan. Papa John ezizenarekin ezagutzen zen The Mamas & Papas taldeko abeslari eta gitarrista zelako.
Hasieran The Journeymen taldean abesten eban, baina American Folk Music Revivalen, Denny Doherty, Cass Eliot eta Michelle Giliam ezagutu ebazan. Hiru urte beranduago The Mamas & The Papas taldea osatu eben.
Talde honek 1967an Grammy bat irabazi eban.

