Martxoak 16: Tammi Terrell hil zan

Tammi Terrel, abeslari amerikarra, 1970ko martxoaren 16an hil zan, 25 urte bete barik.

Soul abeslaria, hamairu urtegaz estreinatu zan bere herriko lehiaketa batean.

Arrakasta haundia lortu eban Motown diskografikan, eta oso ezagunak dira, gaur egun ere, Marvin Gaye abeslariagaz grabaturiko abestiak.

1967an garunetako tumorea detektatu eutsen, eta zortzi ebakuntza ondoren hil egin zan. Horren ondorioz, Marvin Gay depresio handi bata dala eta, hiru urte egon zan oholtzetatik agertu barik.


Martxoak 15: Terence Trent D’Arby

terenceTerence Trent D’Arby, musiko amerikarra, 1962ko martxoaren 15ean jaio zan New Yorken.

Soul, funk, hard rock, rock, pop eta psicodelia generoak lantzen ebazan.

Bere lanen ekoizlea zan eta grabazio gehienetan musika tresna guztiak berak jotzen ebazan.

80 – 90 hamarkadetan ospe haundia lortu eban.

Gaur egun Sananda Maitreya izenagaz ezagutzen da.

 


Martxoak 14: Jordan Taylor Hanson

Egilea: Unai Markaida

hansonJordan Taylor Hanson 1983ko martxoaren 14an jaio zen, Oklahomako Tulsa izeneko herri batean.

Hanson taldeko abeslaria eta teklista izateagatik da ezaguna.

1992an sortu eban taldea beran anaiekin Isaac eta Zac. Gaur egun, Tinted Windows taldeko abeslaria da, baina Hanson taldean ere aritu da.

1990ean, bere aitaren lana dala eta, familia Venezuelara joan zan bizitzera. Horren ondorioz, hiru anaiek Rock ‘n Roll kantak  entzuten hasi ziren, gurasoen diskatatik, eta musikarekiko zaletasuna pizten hasi zen.

Itzultzean, Jordanek beran talde bat sortu gura eban, eta hor jaio zan The Hanson taldea. A capella hasi ziren kantatzen, ekitaldi ezbardinetan, eta euren lehen kontzertua Mayfest deituriko Tulsako jaialdian izan zen.


Martxoak 13: Hugo Wolf

Egilea: Hiart Legarreta

hugo wolfHugo Wolf, 1860-ko martxoaren 13an jaio zan Windischorazen (Austria), eta Vienan hil zan 1903ko otsailaren 22an.

Musikagile honek jatorri esloveniarra du. Musikagileaz gain, musika kritikaria izan zen 1884 eta 18887 urte bitarteetan Vienan.

Ikasketak Vienako kontserbatorioan hasi ebazan 1875an. Bizia aurrera ateratzeko, pianoko klaseak ematen hasi zan.

1888.urtean Wolf-ek 300 lied idatzi ebazan eta 1891.urtean “Liederbuch” bilduma idatzi eban. “Spanihes Liederbuch” eta “Italianiches Liederbuch” lanataz aparte beste lan garrantzitsu batzuk idatzi ebazan, adibidez “Der corregidor”, opera lana 1896an, edo pianorako lanak, orkestrarako lanak eta ganberako musika.

Hemen daukazue bere abesti bat: “Im fruhling”