Otsailak 6: Axl Rose

axl roseAxl Rose, abeslari, konpositore eta musikari estatubatuarra, Lafayetten (Indiana) jaio zan 1962ko otsailaren 6an.

Guns N’ Roses hard rock taldeko kantatutore eta liderra da.

Ahotsaz gain, pianoa, bateria, kitarra, sintetizadorea eta baxua jotzen dauz.

Hainbat komunikabideek sasoi guztietako abeslari onenetarikotzat hartzen dabe.

Txikitarik elizako abesbatzan abesten eban eta pianoa jotzen ikasi eban.

1985ean Guns N’ Roses taldea sortu eban, Hollywood rose taldeko kideekaz, eta hainbat aldaketa ondoren, gaur egun Axl da lehen formaziotik gelditzen dan bakarra.

100 miloi album baino gehiago saldu dauz banda honek munduan zehar,  hainbat sari irabaziz gain.


Otsailak 5: Felipe Villanueva

felipe villanuevaFelipe Villanueva, biolinjole, pianojole eta konpositore mexikarra, Tecámac-en jaio zan 1862ko otsailaren 5ean, eta México D.F.-n hil zan 1893ko maiatzaren 28an.

Erromantizismo mexikarraren sasoiko musikari garrantzitsuenetarikoa da.

Hamar urtegaz “Cantata patriótica” idatzi eban, lau ahotsetarako eta piano laguntzaz. Urte bete beranduago “El último adiós” pianorako mazurka konposatu eban.

1876an, hamalau urtegaz, Hidalgo antzokiko orkestran sartu zan, eta bere zuzendariagaz konposizio ikasketak burutu ebazan.

1887an Institutu musikala fundatu eban, beste musikari mexikar batzuekaz batera, ikasketa musikalak erabat eraldatuz.

Nahiz eta gazte hil, 31 urtegaz, hainbat lan idatzi ebazan, euren artean “Keofar” opera komikoa.


Otsailak 4: Agate deuna

agate deunaOtsailaren 4ean Agate Deuna bezpera ospatzen da Euskal Herrian, iluntzean kalerik-kale abestuz.

Gure ikastolan urtero betetzen dogu ohitura hau, eta gaur ere Agateren koplak abesten kaleratuko gara.

Agate III. mendean Katanian jaiotako martiri siziliarra da. Quintianus, senatari erromatarra, Agate gutiziatu eban, eta honek ez ebala onartzen ikusirik, bular biak ebagiteko agindua emon eban. Baina torturak ez ziran hor bukatu, eta ikatz gorietara ere egotzi ebien.

Agate 250. urtean hil zan.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua doguna.