Urtarrilak 23: Richard Berry

Egilea: Mikel Unanue

richard berryRichard Berry, rock and roll abeslari eta konpositore afroamerikarra, 1935ko apirilaren 11ean jaio zen Nueva Orleansen, eta 1993ko urtarrilaren 23an hil zan Inglewooden.

Los Angelesen hasi zen abesten Devonairs eta Flairs taldeetan. Gero berak bakarrik jarraitu eban bere ibilbidea.

Baina Richard ez da famatua abeslaria izateagaitik, konpositorea izateagaitik baizik. Richardek Rene touze, Havana Moon… kantak sortu ditu. Baina bere kantarik famatuena Louie Louie da. Kanta hau famatua egin zen The Kingsmen taldeak jo zuenean. Kanta hau 1.000 aldiz baino gehiagotan grabatu da. Baina kantaren letragaitik abestia debekatu zuten.


Urtarrilak 22: “Gato” Alquinta

Egilea: Ainhoa Renteria

alquintaEduardo Alquinta, musikari txilenoa, Valparaison jaio zan 1945eko urtarrilaren 22an, eta Coquimbon hil zan 2003ko urtarrilaren 15ean.

Musika munduan 12 urterekin hasi zen. Landu eban musika generoa Rock-a izan zen.

Eduardok gitarrea, flautea, quena, Venezuelako cuatro, baxua eta bere ahotsa erabitzen zuen bere abestietan.

 Los Jaivas taldeko kidea izan zan, non rock-a eta folk musika fusionatzen eben.

Eduardo Alquintak, Gato ezizenez ezaguna, bandako luthierra zala esaten eban, zailtasun handirik gabeko tresnak sortzen ebazalako.

Bat-batean hil zan, bihotza gelditze baten ondorioz.

 


Urtarrilak 21: Melendi

Egilea: Borja Perez

melendiRamón Melendi Espina, Melendi modura ezagutzen dan abeslari espainiarra, 1979-ko urtarrilak 21-ean jaio zen Oviedon ( Asturias ).

Gaztaroan “IES Alfonso II”  ikastetxean ikasi zuen, eta bertan ikasten egoala Fernando Alonso, formula bateko gidaria, ezagutu eban, eta berari kanta bat dedikatu eutson ” El nano ” .

2004-ean bere kanta ” Con la luna llena ” Espainiako txirrindu birako  abesti ofizial modura aukeratua izan zan.

Hemen duzue bere diskografia:

  • Sin noticias de Holanda (2003)

  • Que el cielo espere sentao (2005)

  • Mientras no cueste trabajo (2006)

  • Curiosa la cara de tu padre (2008)

  • Volvamos a empezar (2010)

  • Lágrimas desordenadas (2012)

Eta bukatzeko bere bideo bat jarriko deutsuet , bideo honetako abestiak   ” Lagrimas desordenadas ” du izena:


Urtarrilak 20: Sebastian Iradier

iradierSebastian Iradier, konpositore euskalduna, Lantziegon jaio zan 1809ko urtarrilaren 20an, eta Gasteizen hil zan 1865eko abenduaren 6an.

Gasteizen burutu ebazan piano eta organo ikasketak. Bertoko Andra Mari kolegiatako abesbatzan bederatzi urtegaz sartu zan, eta hamasei urtegaz Mikel deuna eleizako organista plaza lortu eban. 1827an Aguraingo Jon bateatzaile parrokian organojole lanpostua eskuratu eban.

Musika sakroaz gain, musika herrikoia oso gogokoa eban, eta bai organoagaz, bai gitarragaz katxutxak, boleroak,…eta horrelakoak interpretatzen ebazan.

1833an konposizio ikasketak hobatzeko Madrilera joan zan. Hasiera baten lau hilabeteko egonaldia izango zana, hainbat urtetakoan bihurtu zan.

Madrilen arlo ezbardinetako pertsonai ugari ezagutu ebazan: literatoak, musikoak, politikariak,…

Madrilgo kontserbatorioan maisu moduan ere aritu zan, hizkuntza musikala eta kanto eskolak emonez. Aristokraziako hainbat emakumeren irakaslea izateak ospe handia emon eutson.

Paris, Estatu Batuak, Mexiko eta Kubatik ibili zan, bere musika zabalduz eta artista ospetsuak ezagutuz, Rossini esaterako.

Bere konposizioen artean, habanerak dira arrakastatsuenak, “La Paloma”  ezegunena izanik.

Hemen dozue habanera hau, André Rieu-k interpretatuta:

 

 


Urtarrilak 19: Dolly Parton

Egilea: Unai Markaida

dolly partonDolly Rebecca Parton, kantaria eta antzezle estatubatuarra da, eta 1946ko urtarrilaren 19an jaio zen.

Country musikaren historiako kantari onenetariko bat da. 1967 urtean, Porter Wagoner kantariaren taldean aritu zen, eta 1974an Traveling Family Band taldea sortu zuen. Banda horrekin hainbat bira egin zituen.

1977an, Gypsy Fever taldea eratu zuen, bederatzi musikarirekin. 1980an, antzezle gisa “9 to 5″ filmean egin zuen debuta, Colin Higginsen zuzendaritzapean. Gainera, izen bereko kantua idatzi zuen film hartarako.

 Bestalde, country bakarlari onenaren Grammy saria irabazi zuen 1978 eta 1981 urteetan, eta talde-kantari onenarena 1987an.