Autor: biotzf
-
Urtarrilak 18: Joanna Newson
Bere abestiak gehienetan helduak dira eta kantu estiloa distiratsua eta errugabea.

-
Urtarrilak 17: Francois-Joseph Gossec
Egilea: Gorka Lapsa
Francois-Joseph Gossec, 1734ko urtarrilaren 17an jaio zan konpositore frantzes bat zen.
Francois-Joseph, Frantziako herri txiki-txiki baten jaio zen , baina herri txiki hori lehen Austriaren menpe egon zen; herri txiki horren izena Vergnies da.Francois-Joseph Alexander de la Poupliniere orkestrako biolinjolea zan.
Musikako maisu famatu bat zen. Berak fundatu zuen “Concert des amateurs” 1769an.
Bere operak: Le pecheur (1766), Toinon et Toinnette (1767), Sabinus eta Thesee. Sinfoniak eta musika sakroa ere idatzi zituen.
Mozart-en laguna izan zan, eta Gretry-rekin Pariseko konserbatorioa fundatu zuen.
Hau da bere musikaren bideo bat:

-
Urtarrilak 16: Ernesto Halffter
Ernesto Halffter Madrilen jaio zan, 1905eko urtarrilaren 16an, eta Madrilen hil zan, 1989ko uztailaren 5ean.Musiko hau Manuel de Fallaren ardurapeko (pupiloa) bakarra konsideratzen da.
Hamabost urtegaz bere lehen obra konposatu eban: Crepúsculos (pianorako hiru lan)
1924ean, hemeretzi urte eukazala, “Sevillako Betika Ganbara orkestra”ren zuzendaritza eskeini eutsoen.
Espainiako musika sari nazionala bi aldiz irabazi eban, eta bere konposizioen artean balletak, soinu bandak, sinfoniak, etabar aurkitu daikeguz.

-
Urtarrilak 15: Victoria de los Ángeles
Victoria de los Ángeles, soprano liriko espainiarra, Bartzelonan jaio zan 1923ko azaroaren 1ean, eta 2005eko urtarrilaren 15ean hil zan.Gaztetarik ekin eutson kantuari, nazioarteko hainbat lehiaketa irabaziz, Ginebrako jaialdia esaterako.
Liceoko kontserbatorioan ikasi eban, hiru urtetan graduazioa lortuz, hamazortzi urte ebalarik.
1945ean estreinatu zan Mozarten “Figaroren ezteiak” operagaz, Condesaren papera interpretatuz.
Munduko antzoki garrantzitsuenetan abestu dau, arrakasta handia lortuz.
Liedak abesten paregabea zalako, alemaniarrek, liluratuta, miresten eben.
60. hamarkadaren amaieratik kontzertista moduan aritu zan, nahiz eta noizbehinka operaren bat abestu.
Bere ahots ederragatik, operako abeslari onenetarikotzat hartzen da.



