Abenduak 30: Patti Smith

patti smithPatti Smith, abeslari eta olerkari estatubatuarra, Chicagon jaio zan 1946ko abenduaren 30ean.

1975ean Horses albumarekin lortu eban arrakasta, punk mugimendu sasoian.

“Punkaren amabitxia” lez ezagutua, punk musikan ikuspegi feminista eta intelektuala sartu eban, rock munduan eragin handiko artista bihurturik.

Bere kantarik ezagunena Bruce Springsteenegaz idatzitako “Because the night” da, 1978an Billboard zerrendako 13. postua lortuz eta beste artista batzuk bertsionaturik: Bruce Springsteenek berak, R.E.M. taldeak eta U2 taldeak.

Hainbat poesia liburu idatzi dauz.

2007tik “Rock and Roll Hall of Fame”-n dago eta 2011ean “Musika polar saria” lortu eban ( musikako nobela).


Abenduak 29: Pau Casals

pau casalsPau Casals, XX. mendeko musikari espainiar gailenetarikoa, Vendrellen (Tarragona) jaio zan 1876ko abenduaren 29an, eta Puerto Rikon hil zan 1973ko urriaren 22an.

Garai guztietako bilontxelistarik onenetarikotzat hartzen da.

Orkestra zuzendari aparta eta konpositore bikaina, osotasun handiko artista dogu.

Bakea, demokrazia, askatasuna eta giza eskubideen defendatzaile amorratua izan zalako  ONUko Bakearen Domina lortu eban eta Bakearen Nobelerako izendatua izan zan.

Bere ibildean hainbat sari eta hainbat erakundeen esker onak irabazi ebazan.


Abenduak 28: Richard Clayderman

claydermanRichard Clayderman, pianojole frantziarra, Parisen jaio zan 1953ko abenduaren 28an.

Mundu guztian oso ezaguna da, 70 miloi diska baino gehiago saldurik eta 600 kontzertutik gora eskeiniaz.

Umea zala bere aitagaz hasi zan pianoa ikasten, eta hamabi urtegaz Parisko kontserbatorioan sartu zan.

1976. urtean, Disques Delphine disketxeak kontratatu eban balada batzuk grabatzeko. Sasoi honetakoa da Ballade pour Adeline, Paul de Senneville bere kideak konposaturikoa, eta arrakasta itzela lortu ebana mundu mailan.

1500 obra baino gehiago grabatu dauz, bakarlari moduan baita orkestra laguntzaz.


Abenduak 27: Joan Manuel Serrat

serratJoan Manuel Serrat, kantautore kataluniarra, Bartzelonan jaio zan 1943ko abenduaren 27an.

Artista arrakastatsua, bere abestiak katalanez nahiz gazteleraz konposatu dauz.

Bere lanak hainbat olerkarien eragina izan dau: Miguel Hernandez, Antonio Machado, Rafael Alberti, Federico Garcia Lorca, Pablo Neruda, besteak beste.

Doinuaren aldetik Kataluniako folklorea, Espainiako kopla, tangoa, boleroa eta Latinoamerikako musika herrikoia izan dira abiapuntu hainbat abestietan.

1968an Eurobisiora joateko aukeratu eben La, la, la abestiagaz, baina Serratek katalanez abestu nahi eban, eta azkenean Massielek gazteleraz interpretatu eban.

Hainbat sari eta onarpen lortu dauz bere ibildean zehar.

Serraten abesti ospetsuen artean hurrengoak aipatu daikeguz: Mediterraneo, Lucia, Penelope, Caminante no hay camino, Tu nombre me sabe a hierba, Hoy puede ser un gran dia,…


Abenduak 26: Norma

norma1831ko abenduaren 26an, Vicenzo Bellini konpositore siziliarraren “Norma” opera estreinatu zan, Milaneko La Scala antzokian.

Bi ekitaldiko tragedia lirikoa da, Felipe Romanik italianoz idatzizko libretoagaz.

Norma, zeltiarren emakume apaiz nagusiak bere semealaben aitagan sentitzen dauan amodioari buruz da istorioa.

Opera honetako aria famatuenetarikoa “Casta Diva” dogu.