Abenduak 19: Édith Piaf

edith piafÉdith Piaf, abeslari, konpositore eta aktore frantziarra, Parisen jaio zan 1915eko abenduaren 19an, eta Plascassierren hil zan 1963ko urriaren 11ean.

Édith Giovanna Gassion zan bere benetako izena.

Mezzosoprano hau XX. mendean Frantziak emon dauan abeslaririk famatuenetarikoa da.

“La Môme Piaf ” ezizenagaz ezagutzen zan emakume honek arrakasta handiko abestiak kantatzen ebazan: La Vie en Rose, Non, je ne regrette rien, besteak beste.

Cabaret eta Chanson generoak landu ebazan. Parisen berari dedikatutako museo bat dago.


Abenduak 18: Keith Richards

keith richardsKeith Richards, gitarrajole, abeslari eta konpositore britaniarra, Ingalaterran jaio zan 1943ko abenduaren 18an.

The Rolling Stones rock taldeko kidea da, 1962an sortu zanetik gaur arte.

Bere rock konposizioak R&B eta blues-aren eragin handia erakusten dabe.

Mike Jagger-egaz batera taldeko abesti gehienak konposatzen dauan kidea da, eta noizbehinka abeslari nagusia izaten da.

Bakarlari moduan ere aritu da, proiektu ezbardinetan parte harturik, The new barbarians, esaterako.

2007an Pirates of the Caribbean: At World’s End filman agertu zan, Jack Sparrow pirataren aita bezala.


Abenduak 17: Mike Mills

mike millsMike Mills, musikari estatubatuarra, Kalifornian jaio zan 1958ko abenduaren 17an.

R.E.M. taldeko baxua da, baina sarritan pianojole eta perkusionista bezala ere ari da.

Taldeak konposatzen dabezan abestien letren egilea ere bada.

Bere aita abeslaria zan, eta ama pianojolea. Guzti honek bere eragina izan eban Mikengan.

R.E.M. taldean abeslari moduan hainbat abestietan ere aurkitu daikegu.

Oso famatua da jantzi koloretsu eta arraroak erabilteagatik kontzertuetan, jazkera hori “nudie suits” izenagaz ezagutuz.

 


Abenduak 16:Benny Anderson

benny aderssonBenny Andersson, musikari suediarra, Estokolmon jaio zan 1946ko abenduaren 16an.

ABBA talde ospetsuko kidea izan zan, pianista eta bokalista lanak betetuz.

Hasiera baten akordeoia jotzen hasi arren, bere ibilbide musikala pianista modura egin dau.

1964ean “The Hep Stars” taldea sortu eban, 1969. urtera arte iraunduz.

Geroago, berak eta beste hiruk ABBA taldea osotu eben, mundu guztian arrakasta handiko taldea izanik.

1999an Mamma Mia musikala ekoiztu eban, ABBA taldekoa izaniko Björn Ulvaeus-egaz.