biotzf
Glen Miller, swing sasoiko jazz musikari estatubatuarra, Iowan jaio zan 1904ko martxoaren 1ean, eta 1944ko abenduaren 15ean hil zan, hegazkin istripu batean, Mantxako kanalean.
Bere aitak mandolina bat oparitu eutsonean hasi zan musikataz interesatzen.
Ikasi eban lehen haizezko tresna kornoa izan zan , eta hamabi urtegaz kornoa utzi eta tronboiaren teknika ikasten hasi zan, ikastetxeko bandako kidea izanez.
Unibertsitatea utzi eta musika munduan sartu zan buru-belarri, tronbonista profesionala bihurtuz.
Banda ezbardinetan jo ondoren, 1938an bere “Big Band” sortzea erabaki eban, arrakasta itzela lortuz bere ibilbidearen amaiera arte.
Glen Millerrek swing, big band eta jazz estiloak landu ebazan, eta mundu guztian oso ospetsu diren hainbat abesti utzi dauskuz: “Moonlight serenade”, “Chattanooga Choo Choo”, “In the mood”,…
Carl Philipp Emanuel Bach, musikari eta konpositore alemaniarra, Weimarren jaio zan 1714ko martxoaren 8an, eta Hamburgon hil zan 1788ko abenduaren 14ean.
Konpositore garrantzitsua eta klabe maisu aparta, era klasikoaren fundatzaileetariko bat kontsideratzen da.
Johan Sebastian Bach konpositore ospetsuaren semea izan zan, eta musika beragaz ikasi eban.
Bere lana Barroko eta Klasizismoaren artean kokatzen da, eta sonata modernoaren garapenean zerikusi handia izan eban.
Haydn, Mozart eta Beethovenek asko goratzen ebien Carl Philippen musika, baita Brahmsek ere.
Obrak: Pasioak (22), Oratorioak (2), Sinfoniak (19),kontzertuak (15), ganbara musika (200), teklaturako obrak, abestiak eta ereserkiak.
Manuel López Quiroga, pianojole eta konpositore espainiarra, Sevillan jaio zan 1899ko urtarrilaren 30ean, eta Madrilen hil zan 1988ko abenduaren 13an.
Maestro Quiroga-lez ezagutzen zan.
Cuplé eta coplak konposatu ebazan, arrakasta handia lortuz.
1923an bere lehen obra estreinatu eban, Sevilla, qué grande eres! izenekoa.
1934ean abestiei ekin eutson osotasunez, beste artistbarri batzuei eskolak emonez eta musika idatziz.
Bost mila obra baino gehiago idatzi ebazan, euretariko asko 40. eta 50. hamarkadetan oso famatuak izanez.
Musika bakarrik idazten eban, eta hitzak Salvador Valverde, Antonio Quintero edota Rafael de León letristenak ziran.
Abesti ezegunenetarikoen artean Tatuaje, La Parrala, Maria de la O, Rocio eta La Zarzamora aipatu daikeguz, besteak beste.