Azaroak 29: Ronnie Montrose

Egilea: Saioa Ibargüengoitia

Ronnie Montrose, 1947ko azaroaren 29an jaio zan, eta 2012ko martxoaren 3an hil zan.

Hau, gitarrajole estatubatuarra zan.  1973an Montrose izeneko taldea sortu zuen. Bi diska atara zituen: Montrose eta Paper money.

Hortik aurrera, bakarlari moduan aritu zen.

2004an hasierako taldea batu zen, Sammy Hagar-ren kontzertuetan parte hartzeko.

Ronnie,  5 urteko minbizia zela eta aurtongo martxoan hil zan.


Azaroak 28: Jean-Baptiste Lully

Egilea: Matxalen Goienetxea

Jean-Baptiste Lully, italiar jatorrizko konpositore frantseza izan zan. 1632ko azaroaren 28an Florenzian jaioa.

Bere benetako izena, Giovanni Battista Lulli izan zan. 11urte zituela Frantziara joan zan.
20 urterekin Luis XVI. gortean biolinjole eta ballet dantzari modura sartu zan.

1661. urtean Madeleine Lambert-ekin ezkondu zan.

1662an errege familiko orkestra zuzendari izendatu eben.

Obra  batzuk:
• Ballet Royal d’Alcidiane 1658
• Les Amours Déguisés, 1664
• La Naissance de Vénus, 1665
• Les Muses, 1666


Azaroak 27: Hilary Hahn

Egilea: Maialen Gomez

Hilary Hahn Estatu Batuetan jaio zan azaroak 27an, 1979. urtean.

4 urte egin baino hilabete arinago biolina joten ikasten hasi zan, Cacabody kontserbatorioan. Bere lehen ekitaldia 9 urterekin emon zuen.

1984 eta 1989 urteen artean Klara Berkovichekin ikasi zuen.

1990. urtean, berak 10 urte zituela, Filadelfiako Curtis Institute of Music-en onartua izan zan. 1991. urtean,  Baltimore-ko Orkestra sinfonikoagaz estreinatu zen.

Nazioarteko debuta 1995ean izan zen, Bavariako Radio Orkestra sinfonikoarekin.

Biolinjole honek Grammy sari bi irabazi ditu.


Azaroak 26: Shlomo Artzi

Egilea: Laura Etxebarria

Shlomo Artzi, 1949 ko azaroaren 26an jaio zan. Israeleko abeslari bat da eta orain 62 urte daukaz.
Bere aita politikaria izan zan.

12 urterekin hasi zan gitarra jotzen eta 16 urterekin bere abestiak idazten ebazan.

1970.ean Artzi,urteko abeslari onena izendatua izan zan. Eta 1975.ean Israel ordezkatu eban “Eurovision” kantu lehiaketan.

1978an ospea galtzen joan arren bere azken diska grabatu eban “Un hombre yendo a la perdicion” izenekoa. Eta horrek eragin eban Artzik ospea irabaztea berriro.


Azaroak 25: Paty Cantú

Egilea: Nagore Duo

Patricia Giovanna Cantú Velasco, Paty Cantú izenez ezagututako kanta autore mexikarra da, Guadalajaran 1983ko azaroaren 25ean jaioa.

Lu izeneko bikotean lortu eban bere arrakasta kantante modura.

Gitarra eta baxuko klaseak hartu ebazan.

2007an Lu bikotea utzi eta bakarlari moduan hasi zan.

2008-2009an ” Me Quedo Sola” albuma kaleratu eban arrakasta handia lortuz.

Hurrengo urtean “Afortunadamente No Eres Tu” albuma kaleratu eban . Eta gaur egun “Corazon Bipolar” diskan lanean dabil.