Azaroak 24: Alfredo Kraus

Alfredo Kraus, tenore espainiarra, Las Palmas de Gran Canarian jaio zan 1927ko azaroaren 24an, eta Madrilen hil zan 1999ko irailaren 10ean.

Zarzuela eta opera generoak lantzen ebazan.

XX. mendeko tenore liriko onenetarikotzat hartzen da.

Lau urtegaz pianoa ikasten hasi zan, eta zortzigaz ikastetxeko abesbatzara sartu zan.

1956. urtean El Cairoko Antzoki errealean estreinatu zan, Verdiren “Rigoletto” operan Mantuako dukearen papera interpretatuz, eta Pucciniren “Tosca” operako Mario Cavaradossi papera abestuz.

1991. urtean, Arteetako Asturias printzearen saria irabazi eban, eta bere ibilbide guztian hainbat sari eskuratu ebazan, Espainian eta atzerrian.

Azken urteak abeslari barrien irakasle moduan emon ebazan, eta bizirik zegoela Gran Canariako auditoriumari bere izena jarri eben.

 


Azaroak 23: Christopher Amott

Egilea: Iker Ateka

Christopher Amott 1977-ko azaroaren 23 an jaio zan Halmstad, Suedian.

14 urterekin gitarra elektrikoa jotzen hasi zan bere herriko talde txikietan. 18 urterekin unibertsitatera joan zan musika ikastera. 1996-an berea anaiak (Michael Amott) galdetu eutson ea berarekin batera talde bat sortu gura baeban, horrela Arch enemy taldea sortu eben. 1997an Japonen jo eben baina urte batzuk beranduago Christopherrek Armageddon taldea sortu eban.

Bere diskorik famatuenak “Black Earth” (1996) eta “Live Apocalypse” (2006) dira.

Hemen izten zaituet Arch enemy taldearekin:


Azaroak 22: Zezili deuna, musikarien zaindaria

Zezili deuna, edo Erromako Zezilia, Erroman jaio zan azaroaren 22an, eta Katanian hil zan 230.urtean, gutxi gorabehera.

Familia noble baten jaioa, kristau bihurtu zan, eta horregatik martirizatu eben.

Azaroaren 22an eliza katolikoak eta ortodoxoak bere eguna ospatzen dabe.

1594ean kanonizatua izan zan.

Bere ezaugarriak organoa, lauta eta arrosak dira.

Musikoen, olerkarien eta itsuen zaindaria da, baita Albi, Omaha eta Mar de Plata herriena ere.

ZORIONAK MUSIKARI GUZTIEI!!!


Azaroak 21: Severino Gazzelloni

Egilea: Josu Alonso

Severio Gazzeloni  Roccaseccan jaio zan 1919ko urtarrilaren 5ean, eta Cassinon hil 1992ko azaroaren 21 ean. Txirulari italiarra zan.

Hogeitamar urtegaz RAI orkestrako lehen txirularia zan eta bere sasoiko hainbat musikagilek berantzat konposatzen zituen, euren artean Luciano Berio, Pierre Boulez, Bruno Maderna eta Igor Stravinsky.

Severino Gazzelonik sarritan parte hartu eban  Darmstadteko udako kurtsoetan.

Irakasle handia zan, eta bere ikasle famatuenetarikoen artean Eric Dolphy jazzeko interpretea eta Abbie de Quant txirulari klasikoa aipatu daikeguz.


Azaroak 20: Connie Talbot

Egilea: Kristina Alegria

Connie Talbot 2000ko azaroaren 20an jaiotako abeslari ingelesa da. West Midlands-en jaio eta bizi da.

Neska honen fama 2007an heldu zen, “Britain’s Got Talent” saioan bigarren postua irabazi ebanean.

Conniek Sony BMG-ekin sinatzera joan zen , baina honek azkenean ezetza eman eutson, oso gaztea zalako.

Talbotek, hortaz, Rainbow Recording Company-akin sinatu eban eta bere lehen albuma, “Over the Rainbow”, kaleratu eban urte berberan. 25.000 kopia egin ziren mundu guztian eta lehen postua lortu eban 3 herrialdetan. Grammy sarietara ere nominatua izan da.

Ihaz “Beautiful World” single-a kaleratu eban eta bere jarratzaileek ongi hartu eben.