Gure abestiak

Aspalditik buruan bueltaka ibili den gai bat izan da hau, eta azkenengo Curriculuma ikusita gehiago, alegia, zeintzu abesti jakin behar dituzte gure ikasleek, EHko ondarea galdu ez dezan?, eta bestetik gure kultur ondarea, eta gure ikasleena berbera izan beharko litzateke?. Nik argi dut, ez. Baina gitxienengo bat ere badagoela uste dut, eta horixe bera da lan honen zergatia.
Lan hau prestatzeko orduan, Antton Jauregik prestatutako karaokeenea lana oinarritzat hartu dut, mila esker hemetik ere!! Anttonek prestatutakoa oso zabala da, baina gure errealitatea kontutan eukinda, aukeraketa bat egin dut, eta abesti hoiei abesti originala eta letra gehitu diet.
Hau ez da lan itxi bat, alegia, handitzen joango da, zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira.
Eta bukatzeko, abesti hauek guztiak ez ditugu musikan landuko ikasturte baten, ez, helburua epe luzerako da, pixkanaka-pixkanaka joango gara ikasten, musikan, zuen tutoreekin, jaietan….

3. eta 1. maila elkarlanean

Jadanik gure aurtengo 1. elkarlana burutu dugu. “Zapiak airera” abestia hartu, eta maila bakoitzari bere betebeharra ondo azaldu ostean lanean jarri giñen, txikiak abestu eta dantzatu, eta nagusiak, txinatar makiltxoekin, perkusio txikia burutuko zuten. Gaur grabaketa egin dugu, eta ederto pasatu dugu, hemen duzue emaitza. 
Gogoratu Lan ta Lanen ere topatuko duzuela, lan hauek eta askoz gehiago.