Pixkanaka-pixkanaka gauzak prestatzen noa. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ateratako azkenengo diskan agertzen den abestia duzue hau, EURI TANTA. Oso abesti polita, ikasteko erraza eta aukera bat baino gehiago ematen diguna: Abestu, dantzatu, gure keinu hizkuntzaz ikasi eta musika tresnekin jo ere.
Archivo de la etiqueta: 1.zikloa
Urte bukaerako txirigota heldu da, eta Olentzeroari abestiak eskaini dizkiogu, txikitxuak hasi, nagusienak jarraitu, eta danok elkarrekin “Olentz ero”ari abestu. Oso ondo pasatu dugu eta abestiak ikasi baino askoz gehiago ere egin dugu: Keinu hizkuntzaz abestiak landu, beste herrialdetako hizkuntzak ezagutu…..
Orain oporretan deskantsatzea tokatzen zaigu, eta bueltan, azaldu dizuedan bezala beste irakasle bat eukiko duzue. Ni ikastaro bat egitera noa eta, urtarrilean ez naiz zuekin egongo, beraz, oporrak disfrutatu, ondo pasa, eta andereño edo maisu berriarekin nirekin bezala egon eta disfrutatu. Apirilean elkarrekin egongo gara berriro!!
URTE BERRI ON ETA MUXU HANDI BAT GUZTIONTZAKO!!

Konturatu zarete jada, oporrak hementxe bertan daudela, ezta?
Gelan, ebaluazio honetan egin ditugun grabaketak non dauden azaldu dizuet, blogaren eskumaldean bai, baina ziur baten bat ez dela enteratu, beraz, azpian dagoen argazkian klikatzen baduzue, bertara helduko zarete arazo barik.
Hau baino askoz ere gehiago egin dugu, bai, baina egiten dugun guztia ere ez dugu grabatzen.
Disfrutatu zeuen bideoak eta besteenak ikusten!!
Lan handia egin ostean, eguna heldu zen eta, ekintza pilo eta oso politen artean, prestatutako “Albaola” egin genuen. Hemen dago emaitza, lan bikaina eta dibertigarria oso. Eta gogoratu: EUSKARAZ DANTZATU, ABESTU, .JOLASTU…..EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU
2. ebaluazioan BOSeko kontzertu didaktikoetara joango gara. Aurten, 1. eta 2. mailako umeek Peru eta Otsoa ipuin musikalarekin gozatu ahal izango dute. Goizegi dela pentsa dezakezue, baina hurrengo ebaluazioan ez naizenez ni egongo, gauza batzuk lotuta utzi nahi ditut eta, horietako bat hauxe da.
Hementxe duzue ipuinaren bideoa euskaraz moldatua, ea gustatzen zaizuen.
Hementxe duzue ipuinaren bideoa euskaraz moldatua, ea gustatzen zaizuen.
Gutxi barru gauza gehiago!