Etiqueta: 1.zikloa
-
AC DC Back in black erritmograma
Musikarma blogean Musichicosen bideo hau topatu dut, oso egingarria eta ezberdina iruditu zait, eta nire ohitura ez galtzeko, hementxe dago, nik erabiliko dugan guztia moldatuta eta batera. -
Lan ta lan
Ikasturtea hasi zenetik hainbat eta hainbat ariketa eta ekintza egin ditugu, ez larritu, ondiño ez dugu amaitu eta!!! lanean jarraituko dugu, bai, baina bitartean, hementxe dituzue, orain arte egindakoaren lagin bat. Badakizue, grabatzen duguna, gero hausnarketa egiteko erabiltzen dugula, beraz, nahi baduzue, etxean egizue gurasoekin.
Gauzak gehitzen joango gara, beraz, adi egon!! -
Armonika dator!!!
Gaurko mintegia benetan oso emankorra izan da. PENTAGRAMA ENEAaren sortzailea, Antton Juaristi ezagutu dugu, eta benetan niretzako erabilgarriak diren ideia eta material pilo erakutsi eta praktikatu dugu. Idazten dizuenaren burua martxan dago jada, zoragarria!!
Gauza askoren artean, hasteko, gutxi barru musika tresna berria ezagutuko eta ikasiko duzue, ziur, beraz…….joan prestatzen!