Etiqueta: 1.zikloa

  • Pertsonak anitzak gara.

    Gure eskolako 1. zikloan, 1. ebaluazio honetan,  “Pertsonak anitzak gara” proiektuan murgilduta daude.

    Proiektu globalagoa sortzeko helburuarekin musika ikasgaia bertan txertatu dut. Hauxe izango da gaia lantzeko oinarrizko materiala eta Canvasa. Baina beti ere, ikasleen arabera, aldaketak egon daitezke!



  • "Pantera arrosa" H.Hezkuntzara dator

    Musika zineman gaia asko gustatzen zait, eta aspaldiko patez H. Manciniren “The Pink Panther” landu nahi nuen, baina ez nuen oso argi nola egin.

    Hurrengo proposamena H.Hezkuntzan zein 1. zikloan lantzeko da. 

    1- Pantera arrosa ezagutu: marrazki bizidun pare bat.

    2- G. Perkusioa landu

    3- Dantza edo koreografia bat prestatu


    Musika zineman lanean gehituta


  • "Sugeak eta eskailerak" Egipto

    “Afrikan Egipto” abestiaren lanketa osatzeko Egiptori buruz pixkat gehiago ikasiko dugu. Horretarako “sugeak eta eskailerak” jolasa erabiliko dugu. Prest?




  • Lan ta lan 201-22

    Urte batzuk geldirik egon  ostean…”Lan ta lan” bueltan dago! 

    Badakizue, bertan klasean landutako ekintzak sartuko ditut, bi helburu nagusiekin: alde batetik egindako lanen ebaluazioa egiteko, eta bestetik, egindako lanak ikusten ditugunean gozatzeko. 

    Blogaren eskumaldean ikusgai eukiko duzue, bilatu argazkia eta bertan klikatu.

    Laster betetzen hasiko gara, adi egon!




  • Bob Opera

    Ikasturtea amaitzeko, esperimentu-jolas polit bat.

    BLOB OPERA, Googlek eta David Lik elkarlanean sortutako esperimentu interaktiboa da. 

    Zure pieza operistiko berezia sortzeko, “Tantak” gorantz eta beherantz eraman behar dituzu, tonua aldatzeko; aurrera eta atzera, ahots-soinu desberdinak lortzeko. 

    Posible da grabatzea eta berriro erreproduzitzea.

    Ahotsen sailkapena lantzeko esperimentu egokia.

    Animo azkenego egun hauekin eta irailara arte!! ondo pasa udan!


      
     Adibide bat