Etiqueta: 1.zikloa

  • Soinu ipuina

    Lehengo astean You Tuben trasteatzen “Cuento sonoro” honekin topo egin nuen. 

    Ideia polita eta erabilgarria iruditu zitzaidan HH zein 1. zikloan erabiltzeko. Egilearekin, Ayelen Mullerekin harremanetan jarri nintzen, eta itzultzeko baimena eskatu nion.
    Bera poz-pozik baietz esan, eta martxan jarri nintzen. Hementxe emaitza!.

    Hemetik ere mila esker, muchisimas gracias por dejarme utilizar tu video Ayelen. 

    Jada ipuinen wixean gehituta dago.




  • Gorputz adierazpena

    Gorputz adierazpena lantzeko era ezberdin asko dago, oraingoan topatuko duzuena ariketa bilduma bat da. Badakizue, niri dena “klik” batean eukitzea gustatzen zait eta 😊. 

    Ariketa batzuk ezagutuko, eta jada gelan erabiliko dituzue, nork ez du “estatuak” jolasa ezagutzen?,  beste batzuk agian ez. 

    Era batean edo bestean, ezagutzen eta erabiltzen ditudanak eskura jarri ditu.

    Bertan, azalpentxoa, musika, argazkiak, beharrezkoa den materiala.. topatuko duzue.

    Mila esker, Leire Noriega! 




  • Minoejska dantza eta musikograma

    Munduko dantzan lanean jada, “Minoejska” daukagu eta lantzen dugu. Oraingoan, Wix batean jarri dut, musikograma gehitu diodalako, bai irudian, PDFn zein bideoan.

    Musikogramak lanean ere gehituta dago.

    Aurrerago erritmograma ere egiten saiatuko naiz.

    Eskerrik asko  Segundobasico arrayaneri, bere musikograma oinarritzat hartu dut eta.



  • Alunelul – Pitx

     Asko gustatzen zaidan musika da hau, eta gelan lantzeko aukera ezberdin asko ematen ditu: Abestia, dantza, erritmoa landu, musika tresnak, munduko dantzak eta kulturak…




  • Martxoak 8

     Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Zoritxarrez, oraindik urte asko falta dira egun hau ospatzen uzteko edo bukatzeko. Bitartean dakigun moduan aldarrikatzen jarraituko dugu, abesten edo dantzatzen.