Etiqueta: 1.zikloa

  • Non daude nire lagunak? zeinu hizkuntzaz

    Durangoko azokan erositako Kurkuluxa elkartearen  “ONGI ETORRI LAGUN” diskatik, “Non daude nire lagunak?” abestia ikasten gaude 1.mailan. Zeinu hizkuntzaz prestatu genuen baita bideoa grabatu ere, baina karaokea…..falta zitzaigun!!! Gabi De La Mazari, berriro ere, emaila bidali nion atzo faborea eskatzen, eta berriro ere ti ta batean prestatu du.
    Bi bideoen lotura da emaitza. Taldeko lan bikaina!
    Mila mila esker Gabi egindako lanagatik!!


  • Martxoak 8

    Emakumeen Nazioarteko Eguna bueltan dago. Aurten ideia maju bat geneukan, baina denbora faltagatik datorren urtean burutuko dugu. Horrek ez du esan nahi martxan jarri ezin garenik!!
    Hementxe proiektuaren hasiera eta oinarria.
    “KONPLIZE DITUT ETA” abestia zeinu hizkuntzaz prest daukagu, itzel polita gelditu da!! ikasten hasiko gara, eta datorren ikasturtean lanean jarraituko dugu.
    Mila, mila esker gure andereñoei, beti prest!!!


  • HHrako materiala

    Koloreak lantzeko abestiak, ipuinak, jolasak…prest ditugu. Baita “animalien ibilketa” lana berriztuta ere.



  • Musika zineman

    Hasi gara zineman murgiltzen. Batzuk, abesten, beste batzuk dantzatzen edo m.tresnak jotzen. Gai polita!

  • “Harparen bila” BOSaren kontzertua

    Gaur goizean, nahiz eta eguraldi txarra egin, Sarrikora hurbildu gara Musika Konserbatoriora, BOSaren kontzertuarekin gozatzera, eta bai, aurten ere, gozatu dugu, eta nola!! oso ondo pasatu dugu, entzuten, ikusten eta abesten. Datorren urtean berriro, ezta?