Etiqueta: 1.zikloa

  • Datozen kontzertuak

    Urtea potente hasiko dugu, bai. Aste honetan azaldu dizuedan bezala, datozen asteetan hainbat kontzertu eukiko ditugu. Hementxe doa, daukagun informazioaren laburpena.

    DOREMIKA. Bilboko akordeoi orkestra sinonikoak eskainiko digu. BBK aretora joango gara 3. eta 4. mailako ikasleekin batera. Noiz? urtarrilak 16an, asteartean.
    Zer entzungo dugu bertan? informazio hori….sorpresa omen da!

    ABAO. Egun horretan bertan, urtarrilak 16, baina arratsaldez, 6. mailan  lantzen ari garen OPERA proiektuaren barruan, aurrentsegura joango gara. Ikusi eta entzungo dugun opera Masseneten  MANON.



    BOS. Eta, momentuz, bukatzeko, urtarrilaren 25ean, 1.mailatik 5.mailarako ikasleok Sarrikoko kontserbatoriora joango gara, urtero BOSak prestatzen duen kontzertu didaktikora. Esan dizuedan moduan, aurtengo protagonista ARPA da. Hona hemen zer entzungo dugun, eta zer ikasi behar dugun!

    Mila esker Itziar, Musikakueto,  prestatutako lanagatik.
    Momentuz diñot, Agate Deuna eta iñauteriak bertan ditugulako ere,eta zeñek daki……agian beste kontzerturen bat? adi egon!

  • Euskararen eguna Basurtun 2017

    Atzo, abenduak 1, Euskararen eguna ospatu genuen. Oso eguraldi kaxkarra euki genuen, baina prestatutako ekintza guztiak burutu genituen. 
    Gure aurtengo abestia, EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ zeinu hizkuntzaz, beti bezala pimeran irten zitzaigun, zorionak ikasle, irakasle eta guraso, lan bikaina egin dugu eta!!!




  • Gabonak 2017

    Konturatu barik, urtea amaitzear doa eta honekin batera gabonak datoz.
    Aurten lehengo urteko abestiak kantatuko ditugu. Ensaiatzeko prest?



  • Astonauta tronpeta flauta zeinu hizkuntzaz

    Hementxe dago ikasleekin zeinu hizkuntzaz egindako bigarren abestia. Oraingoan 2. mailako Anak eta Osmelek grabatu dute. Lan bikaina bikote!!

  • Euskararen eguna 2018 Basurtun

    Hementxe duzue aurtengo EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko aukeratu dugun abestia. Nahiz eta denbora asko ez izan, lanean jarriko jada ti ta batean! EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ abestiaren bertsio martxosoa, eta nola ez ZEINU HIZKUNTZAZ. Mila esker egindako lanaganik neskak!!