Etiqueta: 2.zikloa.

  • Haizearen Herrira Keinu hizkuntzan

    Bagoaz ikasturtea amaitzen, eta nola ez, azkenengo abestirako ere, gure eskolako keinu hizkuntzako andereñoen laguntza euki dugu. Mila, mila, mila esker kurtsoan zehar egin duzuen lan guztiagatik!! gozada bat izan da zeuekin lan egitea. Eta datorren urtean, zuek nahi baduzue jarraituko dugu!!
    Berriro ere, mila esker: Saioa, Nekane, Tania, Noemi, Vanesa, Saioa eta Nagore!!!
    Eta hementxe gure bideoa, danok ikastera!!

  • AC/DC 3. mailan

    3. mailan AC/DCren “Back in Black” lantzen egon gara. Behin erritmograma ta musika tresnak landuta, grabaketari ekin diogu, hemen emaitza. Artistaz inguratuta nago!!

     

  • Jolasten ikasi eguneratuta

    Aspaldin ez nuela interneten jolas berririk bilatzen edo topatzen, eta gaur horretan ibili naiz, gauza interesgarri batzuk topatu ditut. Hementxe daude gehituta.

    http://iratxeallend1.wix.com/musika-jolasak

  • Haizearen herrira

    Azkenengo egunetan Imanol Urbietaren abesti honekin bueltaka ibili naiz, zeozer egin behar nuela berarekin.
    Ba hemen dago, gutxienez entzun, ikasi eta abestuko dugu, eta zeozer gehiago suertatzen bada….ere bai!!

    http://iratxeallend1.wix.com/haizearen-herrira

  • Kontzertu didaktikoa

    Datorren maiatzaren 27an, 2. eta 3. mailako ikasleekin, Sarrikoko musika konserbatoriora hurbilduko gara  kontzertu bat ikusi eta entzutera. Zorte itzela izan dugu, kontzertuaren gaia ZIRKOA izango da eta!! gure iñauterietan bezala. Hementxe duzue, eguna heldu baino lehen lantzen saiatuko garen hainbat gauza.

    http://iratxeallend1.wix.com/zirkoa-datorkigu