Etiqueta: 2.zikloa.

  • Lan ta lan

    Ikasturtea hasi zenetik hainbat eta hainbat ariketa eta ekintza egin ditugu, ez larritu, ondiño ez dugu amaitu eta!!! lanean jarraituko dugu, bai, baina bitartean, hementxe dituzue, orain arte egindakoaren lagin bat. Badakizue, grabatzen duguna, gero hausnarketa egiteko erabiltzen dugula, beraz, nahi baduzue, etxean egizue gurasoekin.
    Gauzak gehitzen joango gara, beraz, adi egon!!

    http://iratxeallend1.wix.com/14-15ikasturtekolana

  • Armonika dator!!!

    Gaurko mintegia benetan oso emankorra izan da. PENTAGRAMA ENEAaren sortzailea, Antton Juaristi ezagutu dugu, eta benetan  niretzako erabilgarriak diren ideia eta material pilo erakutsi eta praktikatu dugu. Idazten dizuenaren burua martxan dago jada, zoragarria!!
    Gauza askoren artean, hasteko, gutxi barru musika tresna berria ezagutuko eta ikasiko duzue, ziur, beraz…….joan prestatzen!

    http://anttonjauregi.wix.com/armonika-enea

  • Txanela digitala

    Paperaren erabilpena, alde batera uzten dugunontzako…..Txanela proiektua, modu digitalean. Aukera gehiago guretzako, ederto!. Mementuz, 1. mailatik 4. mailara, 5. eta 6. egon badaude, baina dirudienez oso ondo ez dabiltzate. Eskerrik asko Agurtzane Goitia!

    http://www.ikaselkar.eus/musika_digitala/txanela2/http://www.ikaselkar.eus/musika_digitala/txanela1/

    http://www.ikaselkar.eus/musika_digitala/txanela4/http://www.ikaselkar.eus/musika_digitala/txanela3/
  • Agate Deuna gure erara

    Agate Deuna bezperan, eskoletan eta kaleetan, abestera irteten gara. Bertsio pilo daude, eta horien artean bat, gurea. 
    Abestiekin batera, bideoak, kondairak eta beste lagun batzuk sortutako materiala duzue.

    http://iratxeallend1.wix.com/agatedeuna