Etiqueta: 2.zikloa.

  • Gabonak 2014

    Gabonak bueltan daude, eta urtero bezala Olentzero datorrenerako abesti batzuk prestatuko ditugu. Hementxe dituzue aurtengoak. Abestera!!!

    http://iratxeallend1.wix.com/gabon-kantak-2014-15

  • SINFOKIDS 2

    Gaur goizean SINFOKIDS 2 ezagutzera joan naiz. Oraingoan, aurkeztutako materiala benetan interesgarria eta erabilgarria iruditu zait, beraz, erabiltzen hasiko gara.

  • Korrika 19

    Ika ika ika, hemen dator korrika 19!!!
    Aurten, Urepeletik Bilbora, 2015eko martxoaren 19tik 29ra. hasi motorrak berotzen!

    http://www.korrika.org/hemeretzi/index.php?lang=eu
    klikatu argazkian
  • ANIMUSIC

    Aspaldin ANIMUSIC, musika animatua ordenagailuz eginda, ezagutu nuen. Ez baduzue ezagutzen, orain daukazue aukera. Argazkiaren barruan bideo pilo ikusteko eta disfrutatzeko aukera duzue. Musika tresna bereziak eta oso bitxiak agertzen dira. Ondo pasa!

    https://www.youtube.com/user/AnimusicLLC

  • Kimutx proiektua

    KIMUTX, KANTA ETA IPUIN BILDUMA BAT BAINO GEHIAGO!!
    Asmo nagusia, zero-hamabi urte bitarteko haurrek, eguneroko ekintza zehatz batzuk modu alaiean, jostagarrian eta maitakor batean gauzatzen laguntzea da, burututako jarduerak Euskal Herriko kulturaren testuinguruan kokatuz.

    http://www.kimutx.eu/kimutx-ipuinak-izakien-astea.php

     Argazkian klikatu

    ZeinuTX: Kimutx ipuin-sorta zeinuz, irudiz eta ahotsez izeneko azpi proiektua sortu da. Horri esker, haur eta gazte gorrek, nahiz gorrak ez direnek, elkarrekin Kimutxen ipuinez gozatzeko aukera izango dute.

    http://www.kimutx.eu/kimutx-albisteak-zeinutx.php
     Argazkian klikatu