Hip Hopa E. Herrian

6. mailako, Arte Hezkuntzako, azkeneko proiektuarekin hasiko gara. 
"HIP HOP KULTURA E: HERRIAN!!"
Izen potoloa, eta lantzekoak ere potoloak.
Zer ikasiko dugu: Rapak sortzen, break dance dantzatzen, eta grafitiak egiten, beti ere E. Herriko ikuspegitik.
Zertarako? E. Herriko hip hop mugimendua, kaleko artea eta musika ezagutzeko. Eta aldi berean euskararen ahozko zein idatzizko erabilpena handitzeko.
Hau guztia aurrera eramateko, DBHko irakasle zein ikasleen laguntza eukiko dugu!
Jarraian laburpen ariña duzue


Eta hau, erabiliko dugun materiala


Animo!!!


BatukAner!

 6. mailako azkeneko proiektuarekin hasi aurretik, batukadatxo erraz bat prestatuko dugu. Ikasle batzuk gelan egindako inpro bat aprobetxatuz, ariketatxo bat moldatu dut.

Lehenengo, esaldiekin barneratu beharreko erritmoak ikasiko ditugu, eta gero ohiko erritmogramara pasatuko gara. 

Jatorrizko ideia: Miguel Chumillas

Opera 6. mailan

Aste honetan "Opera" proiektuari bukaera emango diogu. 
ABAO elkartea nortzuk diren ikasi dugu, Euskalduna jauregia barrutik eta opera baten muntaia ezagutu: aldagelak, makillajea, kamerinoak, agertokia, atrezzoa, teknikariak... izugarri polita. Taldeko lana ere egin dugu: jatorria, atalak, motak, operagileak... lanen aurkezpena eta azalpena. Konpletito!
Taldeko lan guztia aldizkaria bihurtu dugu. Jarraian, formato ezberdinetan ikusgai.
Prosezua
Opera 6. B
                   Lanen barruan dauden bideoak eta animazioak ikusteko aurkezpen formatua ikusi.

                 


Arte Hezkuntzarako programazioa, 3. ziklorako, prest. BatuArte

BatuArte taldeak, Arte Hezkuntza arlorako programazio ederra zabaldu du. Momentuz 3. Zikloan urtera eramatekoa.

Begirada bat botaiozue, eta animatu! Arte hezkuntzak, gure kultura, musikak merezi duen lekua berreskuratzeko bidea hasita dago eta!
Sitean ere ikas egoerak dituzue, gogoratu! Gelara eramateko prest!.