Hip Hopa E. Herrian EMAITZA

Hiruhilabete hau oso laburra izan da, eta ariñeketan bada ere, 6. mailan "Hip Hopa E.Herrian" lantzen egon gara. Aurreikusten genuena ezin izan dugu egin: Gure raperoak kale egin zigun, baita grafitililea ere. Baina, egindako lana, nahiko dexente irten da, noski!!
Ikasle gehienak ikasitako pausuak jarraituz, rapak sortu eta grabatzeko audioa aukeratu dute.


Eta hona hemen gure bi bikote ausartak!

Grafitiak egiterakoan ere emandako materialan dauden pausuak jarraitu dituzte, kasu honetan gehienak, ikasle batzuk pausu batzuk "jan" dituzte eta.

Eta honekin, 6. mailan ikasturtea amaituta!

Opera ezagutzen

6. mailan, ikasturteko bigarren lana hastera goaz. Oraingoan, Opera landuko dugu, ABAO/OLBEren laguntzarekin batera:
- Zer da opera bat? zeintzu atal ditu? zein motatako operak daude? ahotsak... Hori guztia eta gehiago ikasiko dugu. 
Bidai honetan laguntzaile paregabea eukiko dugu, Bilboko ABAO/OLBE elkartea. Beraiei esker, eskolan hitzaldia eta Euskalduna Jauregira bisita egiteko aukera izango dugu: Atrezzo, makillajea, arropak...
Beraiekin ere R. Wagnerren "Tristan eta Isolda" Opera landuko dugu.
Honetan ere, taldeka egingo dugu lan, eta guztion elkarlana beharrezkoa izango da lana burutu ahal izateko.
Animo!!






Musika deskriptiboa eta Mussorgsky 6. mailan

Arte hezkuntzan, 6. mailako ikasleek "Musika Deskriptiboa" zer den, zer lortu edo eta sormenarekin egin daitekeena lantzen egon gara.
Mussorgskyren "erakusketa bateko margolanak" aitzakia hartuta, koadro bakoitzarekin istorio bat asmatu, zirriborro bat egin, margotu, kontatu eta bideoa editatu behar izan dute.
Prosezu guztiaren emaitza hementxe duzue.
Lan bikaina egin dute!